Akutagawa Ryunosuke
Wikipedia(e)tik
Akutagawa Ryunosuke idazle japoniarra izan zrn (Tokio, 1892 - 1927). Fantasiazko munduak, gertaera berezi miragarriak islatzen ditu bere obretan. 1916an argitaratu zuen Hana (Sudurra) obrak ospea ekarri zion eta, bere buruaz beste egin arte, eleberri laburrak argitaratu zituen bereziki. Zenbait obra: Rashomon (1915, Rasho atea), Akuma-no-Tabako (1916, Deabruaren tabakoa), Inozo baten bizitza (1927), Imogayu (1931).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.