Estralurtar Adimenaren Bilaketa

Wikipedia(e)tik
SETI» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
SETI@Homen aktibatutako pantaila babesa.

Estralurtar Adimenaren Bilaketa, SETI siglaz ere ezaguna (ingelesez, Search for Extra Terrestrial Inteligence), estralurtar bizitza adimentsua bilatzeko egitasmo eta jardueren multzoa da. Egitasmo eta jarduera hauek irratiteleskopio zenbaitetan hartutako seinale elektromagnetikoen azterketarekin, edota, noizbait erantzun jasoko delako ustearekin, espaziora mezuak bidaltzearekin loturik daude. Egundaino ez da estralurtar jatorri argia duen seinalerik atzeman, oraindik definitu gabe dagoen WOW seinalea halakotzat jo gabe.

Lehen SETI egitasmoak, NASAren babesean sortuak izan ziren 1970eko hamarkadan. Egitasmorik ezagunenetako batean, SETI@Home izena duena, mundu osoko milioika pertsona ari dira laguntzen euren ordenagailu pertsonalak erabiliz, Puerto Ricon dagoen Areciboko irratiteleskopioak hartutako informazioa prozesatzen dutenak.

SETI@HOME[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SETI egitasmoak, bere banatutako konputazio izaera gainditu du, erabiltzailearen ordenagailuan martxan jartzen den programa berri bat diseinatu eta aurrera eramatean, honekin, prozesu asko behar duten beste egitasmo batzuetan parte hartzea posible delarik. Programa honek, BOINC edo Berkeley Open Infrastructure for Network Computing. BOINCek, egitasmoen bezero bezala lan egiten du, eta orain, SETI da egitasmo horietako bat. Azpiegitura bera duten egitasmo batzuk, honako hauek dira (denbora gehien daramatenak aipatzen dira).

  • Einstein@Home: Neutroi-izar edo pulsarrak bilatzen ditu, LIGO eta GEO uhin detektagailu grabitazionalak erabiliz. Fisikako Elkarte Amerikarraren (APS) laguntza dute.
  • Climate Prediction: Iragarpen zehatzagoak egin ahal izateko simulazio meteorologikoak egitea du xede
  • Rosetta@home: Proteinen eta euren elkarreraginen diseinu eta iragarpenerako metodo bat garatzea du xede. Giza gaixotasun askoren ikerketan eta sendatzearen bilaketan lagun dezakeen egitasmo bat da.
  • LHC@home: CERNeko zientzialariei, LHC (Hadroi Talkarazle Handia)ren barnean partikulen simulazioan laguntzeko egitasmo bat da.

Erabiltzaileek, nahi duten egitasmoan izena eman dezakete, askatasun osoz.

Programa honetan parte hartzen ari diren 200 herrialde baino gehiagotan 5 milioi erabiltzaile baino gehiago daude, eta ordenagailuan 19.000 milioi ordu emanez lagundu dute. 2006ko abenduak 4an, programa, 310 TeraFLOPSetan lanean ari zen, munduko bigarren ordenagailurik boteretsuena bihurtuz. Egundaino, Setik aztertutako itxaropen gehien pizten dituen seinalea, SHGb02+14a izenekoa da, Piscis eta Aries konstelazioetan jatorria duena, Lurretik 1.000 argi urtera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Estralurtar Adimenaren Bilaketa Aldatu lotura Wikidatan