Aries (konstelazioa)
Wikipedia(e)tik
Aries, astronomian, Zodiakoko konstelazioa da, hego hemisferioan dagoena; Andromeda eta Triangelu konstelazioen hegoaldeko izar-ilara batek osatzen du.
Izarrik distiratsuena Hamal da. Zodiakoko lehen zeinua, martxoaren hogeita batetik apirilaren hemeretzira bitarteko egunak hartzen dituena; udaberri hasieran igarotzen da eguzkia Ariestik. Garai batean, zodiakoko zeinua bat zetorren izen bereko konstelazioarekin, baina, gaur egun, Taurus zeinuarekin dator bat, eta udaberriko ekinoziogunea (Aries gunea) Piscis konstelazioan dago.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.