Saarbrücken
|
Saarbrücken |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Saarbrücken | |
| Herrialdea Estatua Barrutia |
Saarbrücken |
|
| Alkatea | Charlotte Britz (SPD) | |
| Koordenatuak | 49°14′0″N 7°0′E / 49.23333°N 7.000°EKoordenatuak: 49°14′0″N 7°0′E / 49.23333°N 7.000°EInvalid arguments have been passed to the {{#coordinates:}} function | |
| Eremua | 167,07 km2 | |
| Garaiera | 230.1 m | |
| Posta kodea | 66001-66133 |
|
| Biztanleria | 175.810 bizt. (2010) | |
| Dentsitatea | 1.052,31 bizt./km² | |
| Matrikula | SB | |
| http://www.saarbruecken.de | ||
Saarbrücken[1] (alemanez Saarbrücken; frantsesez Sarrebruck, luxenburgeraz Saarbrécken) Alemaniako Sarre estatu federaleko hiriburua da. Hiriko biztanleria 175.810koa bada ere, Saarbrücken 1.1 milioi biztanleko metropolitar gunearen bihotza da.
Eduki-taula |
Historia[aldatu]
Sarre ibaiaren eremua aspalditik populatua izan da. I mendean erromatarrek konkistatu zuten eta V mendean frankoen esku erori zen. 925ean Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean gelditu zen.
1381ean Nassau-Saarbrücken Kondeen agintaldia hasi zen. 1680an Frantziak eskuratu bazuen ere, 1697an uko egin behar izan zion eta kondeen aginteak bere horretan iraun zuen 1793an Frantziako Iraultzaren ondoren Errepublikak agintea hartu zuen arte. Napoleonen porrotaren ondoren Prusiaren menpe gelditu zen eskualdea baina XIX mendean sarritan izan zen Frantziarren eta Alemaniarren eskutan.
1919ko Versaillesko Itunean 15 urtetan Frantziaren esku utzi zituen meategiak, Frantziak Lehenengo Mundu Gerran izandako kalteordain gisa, eta 15 urte horien ondoren eskuladeak erabaki ahal izango zuen Alemanian ala Frantzian sartzea. 1935ean egindako erreferendumean %90ak Alemaniaren alde egin zuen.
Bigarren Mundu Gerran oso bonbakatua izan zen eta hiria erabat suntsitu zuten aliatuek. Frantziaren okupazio eremuan gelditu zen eta frantsesek protektoratu bat ezarri zuten Sarren. 1957an Alemaniako Errepublika Federalaren barnean sartu zen.
Ekonomia[aldatu]
Ikatz zonalde handi baten erdigune industriala zen Saarbrücken. Lantegiek burdina, altzairu, azukre, garagardo, zeramika, gailu optikoak, makineria eta eraikitzeko materialak ekoizten zuten hor. Nolanahi ere, azken hamarkadetan, Sarreko pisu industrialak behera egin du, soldata baxu herrialdeetako ikatza erostea askoz merkeagoa baita, Alemaniako enpresentzat ere.
Ondasun nabarmenak[aldatu]
Hiria guztiz berreraiki behar izan da eta beraz oso modernoa da. Hala ere oraindik gelditzen dira XVIII mendeko etxe eta eliza barroko batzuk, hala nola Ludwigskirche eliza protestantea eta San Jon basilika.
Alde zaharrean San Joanen merkatu plazaren (St Johanner Markt) inguruan giro itzela dago, taberna eta kafetegi ugari baitaude.
Hiri senidetuak[aldatu]
Saarbrücken ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Cottbus (Alemania)
Nantes (Frantzia)
Tbilisi (Armenia)
Kayseri (Turkia)
Malatya (Turkia)
Pittsburgh (AEB)
Erreferentziak[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
| Alemaniako estatu hiriburuak | ||
|---|---|---|
|
Estatu hibiburuak: |
||