Cottbus
|
Cottbus |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Cottbus | |
| Herrialdea Estatua |
||
| Alkatea | Frank Szymanski (SPD) | |
| Koordenatuak | 51°45′0″N 14°20′″E / 51.75°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 51°45′0″N 14°20′″E / 51.75°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | |
| Eremua | 164,28 km2 | |
| Garaiera | 70 m | |
| Posta kodea | 03042-03055 |
|
| Biztanleria | 102.091 bizt (2010) | |
| Dentsitatea | 621,45 bizt/km² | |
| Matrikula | CB | |
| http://www.cottbus.de/ | ||
Cottbus (sorabieraz Chośebuz eta polonieraz Chociebuż) Alemaniako Brandenburgo estatuko hiri bat da. Berlin hiriburutik 125 kilometro hego-ekialderuntz dago eta hiriburu haren antzera Spree ibaiak zeharkatzen du.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia eta Klima
Spreewald Biosfera Erreserbaren hegoaldean kokaturik dago eta Poloniarekiko mugatik 30 kilometro eskasera. Klima epela eta hezea du, batezbeste 8'9 °C-ko tenperaturaz eta 565 milimetroko prezipitazioaz. Hilerik euritsuena abuztua da eta lehorrena otsaila.
[aldatu] Historia
Cottbus X. mendean sortu zen, sorbiarrek Spree ibaiaren uharte hareatsu batean gaztelua eraiki zutenean. Herriaren lehen aipamena aldiz 1156 urtekoa da. XIII mendean germaniarrak iritsi ziren eta sorbiarrekin batera integratu ziren Cottbusen.
Erdi Aroan artilearengatik egin zen ezagun Cottbus, izan ere Brandenburgo, Bohemia eta Saxoniara exportatzen baitzuen. 1462an Brandenburgoko mangraverriak eskuratu zuen eta 1701etik aurrera Prusiako Erresumaren parte izan zen.
Bigarren Mundu Gerra amaiera aldera Armada Gorriak okupatu zuen eta ondoren 1990. urterarte Alemaniako Errepublika Demokratikoaren barnean egon zen. 1976. urtean 100.000 biztanle izatera ailegatu zenez Hiri Handi izendapena bereganatu zuen.
[aldatu] Kultura
Urteko Ekialdeko Europako Zinemaldia izaten da Cottbusen.
[aldatu] Iruditegia
-
Erliebe komunistak.
[aldatu] Hiri senidetuak
|
|
[aldatu] Kanpo loturak
- Cottbuseko udal webgunea (Alemanez)
| Brandenburgo estatuko hiriak | ||
|---|---|---|
|
|
||