Polje

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alisas mendatetik ikuspegia, non, hondoan, Matienzoko harana ikus daiteken (Kantabria), Espainia. Biztanlez betetako polje hau, Europako garrantzitsuenetako bat da.

Poljea (poljeren eslabiar etimologia: estepa), haran luze eta itxi antzeko sakonune bat da, tamaina handikoa, arroka karstikoko mendiartean dagoena, hondo laua duena eta inguru ez erregularrak. Ertzak oso maldatsuak dira eta bertan kareharria azaltzen da. Ohi, berehalakoan, hobi batetik desagertzen den errekazto batek zeharkatzen du. Poljea denbora batez urpean gera daiteke, edo baita betirako ere, honela aintzira bihurtuz, lurrazaleko urak hobiaren isurbide ahalmena gainditzen badu edo lurrazpiko uren mailara igotzen bada.

Poljearen hondo laua, "terra rossa" edo lur gorria delakoarekin estalita egoten da, kareharriaren deskaltzifikazioaren ondorio den buztin batetaz. Oso haran emankorrak izaten dira, sedimentuentzako tranpa bezala funtzionatzen baitute.

Poljeak sakonune endorreikoen kasu berezi bat bezala kontsideratzen dira.

Poljeak Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberiar Penintsulako poljerik handienetako bat, Zafarrayako Lautadan dago, Granadako probintzian. Sierra Gorda izeneko kareharrizko mendiartean dago.

Beste adibide bat, mundu osoko geologo eta geomorfologoek bisitatua eta aztertua dena, Matienzoko poljea da, Kantabriako Ruesga udalerrian dagoena. Gauza bera gertatzen da Kordobako probintziako Cabra udalerrian dagoen La Navako poljearekin, Mendilerro Subbetikoen Natura Parkearen barruan.

Kantabrian dagoen beste polje bat Liendoko Harana osatzen duena da, Liendo udalerrian, Ason eta Agüera ibaien itsasoratze tokien artean.

Rondako mendilerroan, euren dimentsio handiengatik, Libarreko Lautadak nabarmentzen dira, Benaoján, Montejaque, Cortes de la Frontera eta Villanueva del Rosario udalerrien artean.

Euskal Herrian, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Oñati udalerrien artean banatuta dago beste polje bat. Deguria edo Degurixa, alegia. Bertan, Andarto, Maruatx, Maiputz, Arlutz, Aranguren Txiki, Andarto Txiki eta Atain bezalako mendiak daude.