Salekhard

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Salekhard

bandera

armarria

Izen ofiziala Салехард
Estatua ErrusiaErrusia
Barruti autonomoa Jamalia-Nenetsia
Koordenatuak

66°32′N 37°09′E / 66.533°N 37.150°E / 66.533; 37.150Koordenatuak: 66°32′N 37°09′E / 66.533°N 37.150°E / 66.533; 37.150

Salekhard non dagoen adierazten duen Errusia-ko/-go/-eko mapa
Salekhard
Garaiera 15 m
Biztanleria 41.563 bizt. (2008)
Sorrera 1595
Telefono aurrizkia 34922
http://www.salekhard.org/

Salekhard[1] (errusieraz: Салехард; nenetseraz: Саля'харад; itzulita: penintsulan dagoen bizilekua), Errusiako hiri bat da; Jamalia-Nenetsia barruti autonomoko hiriburua da, eta Tiumengo oblastean dago.

Zirkulu Polar Artikoaren lerroaren gainean dagoen hiri bakarra da. Salekhardek aireportua dauka.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Salekhard)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 3.5 1.9 5.7 15.5 24.5 31.6 32.9 29.9 24.8 18.2 7.0 4.1 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −18.8 −18.5 −9.9 −4.0 3.7 14.3 19.7 15.7 8.8 -0.2 −11.3 −16.2 -1.4
Batez besteko tenperatura (ºC) −23.2 −22.9 −14.9 −9.1 -0.5 9.5 14.8 11.4 5.3 -3.0 −15.3 −20.7 -5.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −51.3 −53.7 −47.4 −38.7 −30.8 −11.0 −1.0 −5.5 −9.6 −35.7 −47.1 −51.5 '
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −27.8 −27.4 −19.9 −14.0 −4.2 5.2 10.0 7.3 2.2 −6.0 −19.5 −25.2 -9.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 23 19 21 26 37 51 65 69 42 46 28 27 454
Euri egunak (≥ 1 mm) 0.1 0 0.5 3 10 17 18 21 20 9 1 0 99.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 26 23 23 16 13 2 0 0 3 17 24 27 174
Eguzki orduak 4.0 48.0 135.0 209.0 233.0 270.0 307.0 185.0 96.0 57.0 18.0 0.0 1562
Hezetasuna (%) 83 82 81 78 77 70 72 79 82 86 85 83 958
Iturria (1): Pogoda.ru.net[2]
Iturria (2): NOAA (eguzki-orduak, 1961-1990)[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obdorsk (errusieraz: Обдорск) inguruan Jermak Timofeievitxen esanetara zihoazen kolono errusiarrek kokalekua ipini zuten 1595. urtean, Polnovat-Vozh (errusieraz: Полноват-вож) eskualdean, khanty herriaren lurraldean, Siberia konkistatzen jarraitzekotan. Kokalekua Obi ibaiaren ertzean zegoen. Obdorsk inguruko eskualdea Obdorski kraiari zegokion Errusiar Inperioan.

1930. urtean Jamalia berriaren barruan sartu zuten administratiboki; 1933. urtean "Salekhard" izen berria ipini zioten; eta 1938. urtean hiri-izaera eman zioten. 1949-1953 bitartean trenbidea luzatzeko proiektua landu zuten, baina ez zuen arrakastarik izan.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gas natural-hobi ugari daude eskualdean; gasa banatzen duen Novatek konpainiak, Errusiako bigarrenak, bulego nagusiak Salekharden ditu, esate baterako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salekhard Aldatu lotura Wikidatan