Jamalia-Nenetsia
Jamalia-Nenetsia Barruti Autonomoa (errusieraz: Ямало-Ненецкий автономный округ) Errusiako okrug bat da, Tiumen oblastekoa. Alde batetik, 750.300 km²-rekin Tiumengo barruti handiena da azaleraz; baina beste aldetik, biztanle gutxien daukanetarikoa ere bada, 2009. urtean 543.700 biztanlerekin (0,7 biztanle km²-ko dentsitatea), eta 2002. urtean 507.006 biztanlerekin. Salekhard da Jamalia-Nenetsiako hiriburua; eta biztanle gehien dituzten hiriak, Noiabrsk (96.440 biztanle) eta Novi Urengoi (94.456 biztanle) dira.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
1930. urteko abenduaren 10ean sortu zuten Jamalia-Nenetsia barrutia.
Biztanleria [aldatu]
Petrolio-ekoizpenak eta industriak erakarrita kanpotik langile asko etorri ziren lurraldera, jatorri askotakoak; beraz, 2002. erroldaren arabera, nenet etniakoak biztanleria osoaren %5,2 ziren bakarrik. Beste jatorriren bateko biztanleak: tatariarrak, ukrainarrak, errusiarrak (gehienak, %58,8), bielorrusiarrak, khantiarrak, azerbaijandarrak, baxkiriarrak, komi etniakoak, eta moldaviarrak, besteak beste.
| 1939ko errolda | 1959ko errolda | 1970eko errolda | 1979ko errolda | 1989ko errolda | 2002ko errolda | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Nenetak | 13.454 (%29,3) | 13.977 (%22,4) | 17.538 (%21,9) | 17.404 (%11,0) | 20.917 (%4,2) | 26.435 (%5,2) |
| Khantiak | 5.367 (%11,7) | 5.519 (%8,9) | 6.513 (%8,1) | 6.466 (%4,1) | 7.247 (%1,5) | 8.760 (%1,7) |
| Komiak | 4.722 (%10,3) | 4.866 (%7,8) | 5.445 (%6,8) | 5.642 (%3,6) | 6.000 (%1,2) | 6.177 (%1,2) |
| Selkupeak | 87 (%0,2) | 1.245 (%2,0) | 1.710 (%2,1) | 1.611 (%1,0) | 1.530 (%0,3) | 1.797 (%0,4) |
| Errusiarrak | 19.308 (%42,1) | 27.789 (%44,6) | 37.518 (%46,9) | 93.750 (%59,0) | 292.808 (%59,2) | 298.359 (%58,8) |
| Ukrainarrak | 395 (%0,9) | 1.921 (%3,1) | 3.026 (%3,8) | 15.721 (%9,9) | 85.022 (%17,2) | 66.080 (%13,0) |
| Tatariarrak | 1.636 (%3,6) | 3.952 (%6,3) | 4.653 (%5,8) | 8.556 (%5,4) | 26.431 (%5,3) | 27.734 (%5,5) |
| Beste jatorri batekoak | 871 (%1,9) | 3.065 (%4,9) | 3.574 (%4,5) | 9.694 (%6,1) | 54.889 (%11,1) | 71.664 (%14,1) |
Bestalde, 2005. urteko datuen arabera, 7.148 ume jaio ziren Jamalia-Nenetsian urte horretan, eta 3.099 lagun hil ziren guztira.
Ekonomia [aldatu]
Inguruan gas natural hobiak daude; izan ere, Errusiako bigarren gas-konpainia handienak, Novatek-ek, Salekharden dauka egoitza.
