Samuel A. Crowther

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Crowther 1888an.

Samuel Ajayi Crowther (Osogun, 1807? - 1891ko abenduaren 31) nigeriar hizkuntzalari eta apaiza izan zen, bai eta haren herrialdeko lehenengo afrikar apezpiku anglikanoa.

Erlijio-bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitan, bera eta bere senideak harrapatu zituzten esklabo merkatari portugaldar batzuek eta Sierra Leonara bidali zituzten. Han misiolari batzuek jaso zuten, ingelesa ikasi zuen eurekin eta kristautasunera bihurtu zen.

1842 inguruan apaiztu zen Londonen, eta 1864an gotzain bihurtu.

Hizkuntzalaritzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1841ean hausa hizkuntza ikasi zuen Nigeriako lurraldeetan egindako espedizio batean, eta bi urte geroago, etxeko hizkuntza zeukan joruberazko gramatika liburua argitaratu zuen eta Bibliaren itzulpenari ekin zion, hil baino urte batzuk lehenago amaitu zuena. Ajayi jorubera batuaren sortzaile nagusitzat jotzen dute adituek.

Halaber, beste hizkuntza batzuk aztertu zituen igbo eta nupe haien artean.