Samuel Pepys
Wikipedia(e)tik
Samuel Pepys Britainia Handiko idazlea izan zen (Londres, 1633 - Londres, 1703). Bere garaiko pentsamendu-giroan eta politikan parte hartu zuen. Almirantegoaren idazkari eta Royal Societyko lehendakari izan zen. Eguneroko bat egin zuen, klabean idatzia: Diary. 1825ean, zati bat deszifratu eta argitaratu zen. 1970ean egin zen lehen argitalpen osoa. Garrantzi handiko dokumentua da garai hartako bizimodua, gortekoa eta herri xehearena ezagutzeko.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.