San Telmo su

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Telmo sua itsasontzi bateko mastetan.

San Telmo sua ekaitz elektrikoek sortutako eremu elektriko indartsu baten barnean koroi efektuko deskarga elektroluminiszentzi baten bidezko airearen ionizazioak eragindako suzko metereologia efektu bat da. Nahiz eta sua deitzen den, berez eguratsaren diferentzia potentzial elektriko handiak airearen apurketa dielektrikoaren 3 MV/m inguruko balorea gainditzearen ondorioz sortutako dentsitate eta tenperatura erlatiboki baxua duen plasma bat da.

Fenomeno edo gertakari honek San Erasmo Formiakoaren izena darama (Sanct' Elmo = San Telmo), itsasgizon eta nabigatzaileen santu zaindaria. Antzinaroan fenomeno hau ikusi ohi zutenek zorte txarreko iragarpena zela uste zuten, halere beste itsasgizon batzuk babes modukotzat jo eta euren santua zen Erasmo Formiakoaren omenez bere izena eman zioten (Sant Elmo = San Telmo).

Fisikoki dizdira urdin-zurixka bat da, batzutan su bat dirudielarik, sarritan masta, pinakulu eta teilatuetan zorrotada bikoitz eta hirukoitzetan agertuz.

San Telmo sua maiz itsasoko enbata edota ekaitz elektrikoetan zehar itsasontzietako mastetan ikus liteke, gertakari hau jazotzen den unean eskifaiaren ezinegonerako iparrorratza bera ere zoratu litekelarik. 1749an Benjamin Franklinek izaera elektrikoa zuela modu zuzenean nabarmendu zuen. Hegazkin eta baloi gidatuetan ere jazo ohi da. Azken hauen kasua oso arriskutsua zen, hidrogenoz puzturik baizeuden, 1937an LZ 129 Hindenburg zeppelinarekin gertatu zen moduan su hartzeko arriskua zegoelarik.

Aipatu ohi denez, ekaitz elektrikoetan zehar ganaduaren adarretan ere agertu omen liteke, bai eta objektu zorrotzetan tornadoak jazotzerakoan ere, halere ez da tximist lobularra izeneko fenomeno berbera, nahiz eta biak elkarlotuik agertu ahal litezken.

Antzinako Grezian San Telmo suaren agerpenari Helena zeritzaion, binaka agertzean aldiz, Kastor eta Polux

Aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Telmo suari buruzko aipamenak ugariak dira: Julio Zesar (De bello Africo 47), Plinio Zaharra (Naturalis historia ii.101) eta Herman Melville, bai eta Antonio Pigafetta itsasgizonak Fernando Magallanesekin batera burutako bidaiaren egutegian ere.

« — ¡Begira goruntz! — Starbuck-ek bapatean esan zuen —. San Telmo sua masta nagusian!
Hala da, burdin hesien besoak su zurbil batez inguratuak zeuden, eta tximistorratzaren orratz hirukoitzetan suzko hiru mingain ageri ziren. Masta oso-osorik kiskaltzen ari zela zirudien.
— San Telmo sua, izan ezak gutaz gupida! — Stubb-ek oihukatu zuen.
 »
Herman Melville, Moby Dick

Beste aipamen bat:

« Erabateko isiltasuna. Haizea isil. Naturak ez du arnasik hartzen. Hila dirudi. Mastan zehar San Telmo suak ahultasunez dir-dir egiten hasi dira; haize-ohiala izur astunetan erortzen ari da.  »
Jules Verne, Voyage au centre de la Terre

Charles Darwinek HMS Beagle ontzia Río de la Platan gauez ainguratua zegoenean efektua ikusi eta J. S. Henslow-i igorritako gutun batean gertakaria deskribatu zuen:

« Dena garretan, zeruan tximistak zeuden eta uretan partikula argitsuak (bioluminiszentzia), masta berak ere sugar urdin batez koroatuak zeuden.  »

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Telmo su Aldatu lotura Wikidatan