Moby-Dick

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Moby-Dick
Moby-Dick FE title page.jpg

Moby-Dick eleberriaren lehen estatubatuar argitalpenaren azala.

Egilea Herman Melville ([noiz idatzi zuen egileak])
Generoa abentura, epika
Datuak
Urtea 1851ko urriaren 18a (Erresuma Batua)
1851ko azaroaren 14a (AEB)
Argitaratzailea Richard Bentley (Erresuma Batua)
Harper & Brothers (AEB) (1851ko urriaren 18a (Erresuma Batua)
1851ko azaroaren 14a (AEB))
Orrialdeak 635 (lehen estatubatuar argitalpena)

Moby-Dick edota Balea (ingelesez The Whale) 1851an Herman Melville estatubatuar idazle eta eleberrigileak argitaratuako abenturazko eleberri bat da.

Eleberria narratzailearen esaldi ospetsu honekin hasten da: Dei nazazue Ismael (jatorrizko ingelesez: "Call me Ishmael"). 2011ko American Book Review's erakundearen arabera esaldi hau Mendebaldeko Literaturako hasiera-lerro ezagunenetakoa zen, ingelesezko literatur esaldi ospetsuenetakoa ere bilakatu zelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberria XIX. mendean Ingalaterra Berrian girotua dago. Narratzailea mekatal itsas armadan zaildutako Ismael izeneko marinel gazte bat da, honek bere hurrengo bidaia baleontzi batean izango dela erabaki duelarik. Era berean bere itsas bidaia Massachusettseko Nantucket uharte eta bale-industriaren kokaleku eta portu garrantzitsuan hasi behar duela erabakio du. Bere helburura edo abenturaren abiapuntura iritsi aurretik, Queequeg polinesiar arpoilari trebearen lagun egiten da, biek baleontzi berdinean itsasoratzea adosten dutelarik.

Biak ere Pequod baleontziko eskifaian izen emango dute, herrialde zein arraza esberdinetako gizonez osatutako eskifaia; hain zuzen ere, baleontziko arpoilariak Queequeg polinesiar "gizajalea", Tashtego amerindiarra eta Daggoo "beltz basatia" dira. Pequod baleontzia Ahab kapitain zorrotz eta gupidagabearen agindupean dago, katxalot masail-hezurrez eginiriko hanka bat duen itsasgizon jaioa. Handik gutxira, Ahab kapitainak eskifaiari itsas bidaiaren helburu nagusia zein den adieraziko die, berezko bale-ehizeaz gain, kapitainaren obsesioa Moby-Dick bale erraldoi zuria hiltzea da, bale zuri errldoi hark kapitaina hanka bakar laga eta haren atzetik abiatu ziren baleontzi guztiak banan-bana suntsitu eta irentsi baizituen.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberri honetan oinarritutako filma ugari egin dira, nabarmenera 1956an John Huston estatubatu zinema zuzendariak zuzendu eta Gregory Peck aktoreak anteztutako Moby Dick filma izan zelarik. Gainontzeko eleberri honen zinemaratze ezagunenak honako hauek izan dira:

  • 1926an John Barrymore aktoreak anteztutako The Sea Beast (Itsasoko Piztia) filma mutua.
  • 1930an aktore berdinak anteztutako Moby Dick filma estreinatu zen.
  • 1956an John Huston estatubatu zinema zuzendariak zuzendu, Gregory Peck aktoreak Ahab kapitaina anteztu eta Ray Bradbury idazleak giodia idatzitako Moby Dick filma.
  • New Yorkeko West Enden eleberrian oinarritutako Moby Dick! musikala aurkeztu zen.
  • 1998an eleberrian oinarrituta eta Patrick Stewart aktoreak Ahab kapitaina antzeztu zuen telefilma filmatu zen.
  • 2003 eta 2007an Philippe Ramos frantziar zinemagileak Capitaine Achab (Ahab kapitaina) izeneko filma batean eleberrian egokitzapen pertsonala egin zuen. Drama filma honek Ahab kapitaina protagonistaren istorioa hura ezagutu zutenen ahotik eta zenbait ataletan banatuta kontatzen du, amaieran Ahab kapitaina eta Moby-Dick balearen arteko topaketan amaitzen duelarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moby-Dick Aldatu lotura Wikidatan