Kastor eta Polux

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dioskuroak Campidoglion (Kapitolino muinoan), Erroman

Greziar mitologian, Kastor eta Polux (antzinako grekoa: Κάστωρ, Kástôr; eta Πολυδεύκης Polydeúkês, «oso gozoa») edo Dioskuroak (antzinako grekoa: Διόσκουροι, Dióskouroi, «Zeusen semeak») Ledaren seme bikiak ziren. Haien ahizpak Helena eta Klitemnestra ziren.

Latinez, Gemini, «bikiak», izena eman zieten, eta, batzuetan, «kastoreak».

Kastor ospetsua zen zaldiak bezatzeko eta zamalkatzeko trebetasunagatik, eta Polux, berriz, eskuz kolpeka borrokatzeko abileziagatik.

Teseok eta Piritook haien ahizpa Helena bahitu eta Afdanara eraman zutenean, Dioskuroek askatu egin zuten, eta, mendekatzeko, Teseoren ama, Etra, hil zuten. Jasoni eta argonautei ere lagundu zieten, eta, bidaian, Poluxek Amiko erregea hil zuen esku huskako borroka batean.

Haien festa uztailaren 15ean ospatzen zen. Greziar mitologian, Kastorren gurtza askoz garrantzitsuagoa zen Poluxena baino.

Gemini konstelazioak Dioskuroak irudikatzen ditu, eta haren izar distiratsuenak (α eta β Geminorum) Kastor eta Polux izendatu dira haien omenez.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kastor eta Polux Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]