Santa Katalina baseliza (Bergara)

Koordenatuak: 43°06′10″N 2°25′48″W / 43.10279°N 2.43008°W / 43.10279; -2.43008
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Katalina baseliza
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Bergara)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Koordenatuak43°06′10″N 2°25′48″W / 43.10279°N 2.43008°W / 43.10279; -2.43008
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea62

Santa Katalina Bergaran dagoen baseliza da, Azkarruntz auzoan kokatua, tontor batean, Santa izeneko baserriaren ondoan eta "Bergarako Labe Garaietako" jatorrizko instalazioen aurrealdean.

2000ko uztailaren 5ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinplano laukizuzena, ekialdetik mendebalderako orientazioa (E-M), isurki biko estalkia eta gailurra fatxadarekiko elkarzuta ditu. Eraikinaren behe aldeko herena harlanduxkaz egina dago eta gainontzekoa harlangaitzez. Eskantzuak harlanduz eginak daude. Eraikina ia itsua da. Fatxada nagusian dago sarbidea dobela itxurako arku zorrotz baten pean, inposta-lerroa behean da, giltzarria du, zortzi dobela eta harlanduzko leihozangoak. Horrez gain honako bao hauek ditu: ipar aldeko altxaeran gezileiho bat, gaur egun itxita dagoena, eta bao leihoburudun bat. Hegoaldeko fatxadan ere aipatu berria denaren antzerako bao leihoburudun du.

Bergarako Santa Katalina (edo Kristo Salbatzailea) ermitako ataria
Bergarako Santa Katalina (edo Kristo Salbatzailea) ermita XV. mendekoa da. Gaur egin ez da erabiltzen.

Baseliza gotiko berantiarrekoa da, nabe bakarrekoa, burualde laua du. Petraldun zureriaz estalia dago eta solairuaren zati handia okupatzen duen korua du; koruaren aurre aldea ohol mihiztatuz egina dago eta berari eusten zentratutako zutabe bakarra du.

Presbiterioa zur gordinez estaliz apainduta dago, eta burualdeko murruaren zati bat ere horrela estalita dago. Aldarea kanoi erdiko gangatilak estaltzen du; gangatila petral kurbatuz egina dago eta beren gainean pintatu gabeko zur bistatuz egindako ohol mihiztatuak dituzte. Aipatutako guztia estalkitik eskegita eta alboetako murruetan bermatuta dago, hauts babesle gisa jarrita, aldarea modu egokian babesteko moduan. Garaipen arkua arku txikiz eta merloiez jantzitako guardamalleta batek apaintzen du, atzeko hormako taula-erregistroetako junturak estaltzen dituzten oholtxo almenatuen antzekoa dena.

Akaberak egiteko materialak direla eta, apareilua entokatua eta kareztatua da, zorua tamaina handiko kareharrizko lauzaz estalia dago. Arotzeriako elementu guztiak bistan uzten dira inolako tratamendurik gabe.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]