Saskia van Uylenburgh

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saskia van Uylenburgh

Saskia van Uylenburgh (1612ko abuztuaren 2a - 1642ko ekainaren 14a) margolari nederlandar Rembrandt van Rijnen emaztea izan zen eta artista handi honen margo eta marrazki askotarako modeloa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leeuwardenen jaioa, Saskia zortzi neba-arreben arteko gazteena izan zen. Bere aita, Rombertus van Uylenburgh, goi-mailako legegizona, hiriko burgumaisua eta Franekerreko Unibertsitatearen sortzaileetako bat izan zen. Umezurtz geratu zen hamabi urterekin, bere ama eta, bost urte geroago, bere aita hil zirenean.

Saskia eta Rembrandt 1634ko ekainaren 22an ezkondu ziren Het Bildt (Friesland) herrian. Saskia herri honetan bizi izan zen, bere ahizpa Hiskje eta bere koinatu Gerard van Looren zainzapean. Saskiak teologia irakatsi zuen Franekerren bere beste koinatu bati, Johannes Maccovius irakasle poloniarrari, lagunduz.

Rembrandtek bere artelanen bidez dirua irabazten hasi zenean, bera eta Saskia Jodenbreestraateko (Amsterdam) etxe nabarmen batera aldatu ziren, 1639an. Hiru seme-alaba jaio eta berehal hil zitzaizkion. 1641ean seme bat izatea lortu zuen, eta Titus van Rijn izena jarri zion. Saskia hurrengo urtean hil zen, seguru asko tuberkulosiagatik, eta Amsterdamen lurperatu zuten.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Saskia van Uylenburgh