Frisia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frisia

Frieslandeko bandera
Bandera
Frieslandeko armarria
Armarria
Estatua HerbehereakHerbehereak
Hiriburua

Koordenatuak:

Leeuwarden

53°11′″N 5°47′″E / Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea / Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea; Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragileaKoordenatuak: 53°11′″N 5°47′″E / Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea / Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea; Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea

Herritarra Frielandiar
Erreginaren mandataria drs. E.H.T.M. (Ed) Nijpels
Friesland position.svg
Azalera
3.349 km2
2.392 km2 ura km²
Biztanleria
Dentsitatea
642.998 (2005)
192 bizt/km²
Web www.fryslan.nl

Frisia[1] (Friesland, Speaker Icon.svg entzun (i · ?) edo frisieraz Fryslân, biak dira gaur egun izen ofizialak, 1997tik) Herbehereetako hamabi probintzietako bat da. 2005ean 643.000 biztanle zituen eta hiriburua Leeuwarden (frisieraz: Ljouwert) da, 91.817 biztanlerekin, probintziaren erdialdean.

Frisia Herbehereetako beste 11 probintzietatik bereizten da, hizkuntza propioa duelako: frisiera. Groningengo zati txiki batean ere hitz egiten da frisiera, ekialdean.

Frisia, dena den, Ipar itsasoaren ertzean dagoen eskualde zabalago bat ere bada, hiru zatitan banatua:

- Mendebaldeko Frisia: Herbehereetan (Ipar Holanda probintziako iparraldea, Frisia probintzia eta Gröningen probintzia)

- Ekialdeko Frisia: Alemanian (Saxonia Behereko Aurich, Leer, Wittmund eta Friesland barrutiak, Emden eta Wilhelmshaven hiri-barrutiak, Saterland udalerria, Land Wursten udalerria eta Butjadingen penintsula-udalerria.

- Ipar Frisia: Alemanian (Schleswig-Holsteingo Nordfriesland barrutia eta Heligoland uhartedia)

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Historiaurreko garai zehaztugabe batean finkatu ziren tribu frisiar germaniarrak (saxoien hurbilekoak ziren) Ipar itsasoko bazterretan, Rhin eta Ems ibaien bokaleen arteko lurretan, eta bertatik egotzi zituzten hango herri zeltak. Itsasoak hartutako padura-lurralde zabalak ziren haiek garai hartan. K.a. I. mendearen bukaeran azaldu ziren erromatarrak (Druso, K.a. 12) eta haien mendean egon ziren angloak eta saxoiak iritsi arte (IV-V. mendeak). Frankoek hartu zituzten lurralde haiek V. mendean (Mendebaldeko Frisia eta Gröningen) eta Karlomagnoren garaian (VIII. mendea) hasi ziren kristautzen.

925. urtetik aurrera, Germaniako inperioaren barnean geratu zen Frisia eta karolingiar dinastiaren bukaeran hirutan banatu zen lurraldea: Mendebaldeko Frisia (Rhin ibaiaren bokaletik Zuiderzeeraino), Erdialdeko Frisia (Zuiderzeetik Lauwerseraino) eta Ekialdeko Frisia (egungo Gröningen). Hurrengo mendeetan, Holandako eta Flandriako kondeen mendean geratu zen Mendebaldeko Frisia, eta Utrecht-eko apezpikutegiaren manupean Ekialdeko Frisia edo Gröningen aldea. Erdialdeko Frisiak, ordea, luzaroan eutsi zion independentziari, eta ez zuen sekula feudalismoa onartu bertan. Erdi Aroan, bere administrazio, ekonomia eta lege-erakundeak izan zituzten frisiarrek, Germaniako inperioko lurralde zen arren. Erdi Aroaren bukaeran galdu zuen Erdialdeko Frisiak aurreko distira hura eta Mendebaldeko Frisiaren bide beretik abiatu zen. Erreformaren garaian, protestantismoaren bidea hartu zuten frisiarrek.

1498. urtean, Maximiliano I.ak Saxoniako dukearen esku utzi zuen Frisia, baina frisiarrek ez zuten onartu eta egotzi egin zuten bertatik Saxoniako dukea. 1524ean, Karlos V.ak bereganatu zituen Frisiako mendebaldeko lurrak eta, ondoren, Habsburgoko etxearen eskuetara igaro ziren, Burgundiako lurraldearekin batera. Frisia Herbehereekin batera borrokatu zen Espainiako koroaren aurka eta Holandako historian murgildu zen 1579. urtetik aurrera. Ekialdeko Frisia konderri bihurtu zen 1454ean eta 1744. urtean hartu zuen beretzat Prusiako erresumak.

XIX. mendetik aurrera, ospetsu egin da Frisiako behi-azienda.

Erreferentziak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo-loturak [aldatu]

Geografia
Herbehereak
Artikulu hau Herbehereetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.