Saul
Wikipedia(e)tik
Saul Israeldarren lehen erregea K. a. 1021-1000 urteetan, Kisen semea, Benjaminen leinukoa (Israel, K.a. XI. mendean). Bibliaren arabera, Israelgo errege izendatu zuen Samuel profetak eta gogor borrokatu zen amalezita, edomita eta, batez ere, filistarren aurka. Zazpi seme-alaba izan zituen, eta alaba bat Davidekin ezkondu zen. David gorteko musikaria zen, baina gudarostean sartu zen eta garaipen militar zenbait lortu ondoren (Goliaten kontrako borroka, horien artean), Saulek, jeloskor, gortetik bidali nahi izan zuen. Filistarrek Guilboan garaitu zutenean, bere buruaz beste egin zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.