Savages (2012ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:08, 22 urtarrila 2016

Savages (euskaraz Basatiak) 2012ko Oliver Stone estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako thriller filma bat da. Don Winslow idazlearen izenburu berdineko Savages eleberrian oinarritua dago. Taylor Kitsch, Blake Lively, Aaron Johnson, John Travolta, Benicio del Toro eta Salma Hayek aktoreek antzeztu zuten.

2012ko Donostiako Zinemaldian Oliver Stone, John Travolta eta Benicio del Toro filmaren aurkespenean egon ziren.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kaliforniako Laguna Beach hiriko Chon (Taylor Kitsch) eta Ben (Aaron Johnson) adiskideek droga trafikoan jarduteaz gain neskalagun berbera elkarbanatzen dute, Ophelia (Blake Lively). Elena "La Madrina" (Salma Hayek) buru duen Mexikoko droga kartel gupidagabe eta arriskutsu batek Miguel "Lado" (Benicio del Toro) hiltzaile ankerraren bidez Ophelia bahitu eta hura bizirik uzteko trukean azken bost urteetan drogen salmentarekin irabazi duten dirua eskatuko diete. Nahiz eta bi gazteak maite duten neskarengatik dirusaria berehala ordaintzeko prest azaldu, era berean, neskalaguna askatu eta haren bahitzaileez mendekatzeko egitasmoa burutuko dute, horretarako Dennis (John Travolta) DEAko agente ustela eta Spin (Emile Hirsch) diruzain buruargiaz baliatuko dira.

Aktoreak

Kanpo loturak