Oliver Stone
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | William Oliver Stone | |
| Ezizena | Oliver W. Stone, Minh Duc | |
| Jaio | 1946ko irailaren 15a | |
| New York (AEB) | ||
| Lanak | ||
| Lan nabarmenenak | Platoon | |
| Sariak | 2 Oscar | |
| Webgunea | ||
| IMDBko fitxa | ||
Oliver Stone (1946ko irailaren 15) Ameriketako Estatu Batuetako film zuzendaria da. Bi Oscar irabazi ditu Platoon eta Born on the Fourth of July filmengatik. Yale eta New York Unibertsitatean burutu ditu ikasketak. Vietnamgo gerran aritu zen, non zauriturik suertatu zen.
Haren zinemak, maiz benetako gertaeretan oinarritua, oso ideologia garbia dauka. Askotan filmak (batik bat JFK eta Natural Born Killers) manipulaturik daudela leporatu diote. U Turn filma kenduta, Stonek bere gidoi guztiak idatzi ditu. Zuzendutako filmez gain, Midnight Express (1978), Conan the barbarian (1982), Scarface (1983), Year of the Dragon (1985), 8 Million Ways to Die (1986) eta Evita (1996) filmetako gidoietan ere parte hartu du.
Donostiako Zinemaldia [aldatu]
1987an Donostiako Zinemaldian ospetsu bilakatzen hasi berria zen zinema zuzendari gisa etorri zen, bere Salvador filmak Anoetako belodromoa antzoki erraldoi gisa inauguratu zuelarik. 2012an Donostia Saria jaso zuen.[1]
Filmografia [aldatu]
- Last Year in Viet Nam (1971, laburmetraia)
- Seizure (edo Queen of Evil, 1974)
- Mad Man of Martinique (1979, laburmetraia)
- The Hand (1981)
- Scarface (1983)
- Salvador (1986)
- Platoon (1986)
- Wall Street (1987)
- Talk Radio (1988)
- Born on the Fourth of July (1989)
- The Doors (1991)
- JFK (1991)
- Heaven & Earth (1993)
- Dave (1993)
- Natural Born Killers (1994)
- Nixon (1995)
- U-Turn (1997)
- Any Given Sunday (1999)
- The Day Reagan Was Shot (2001, TBrako)
- Persona Non Grata (2003)
- Comandante (2003)
- Alexander (2004)
- Looking for Fidel (2004)
- World Trade Center (2006)