Alexander (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alexander
Datuak
Jatorrizko izenburua Alexander
Izenburua euskaraz Alexandro
Urtea 2004
Estreinaldia 2004ko azaroaren 16a
Generoa historia, gerra
Herrialdea AlemaniaAlemania
Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
HerbehereakHerbehereak
FrantziaFrantzia
 Erresuma Batua
ItaliaItalia
MarokoMaroko
Iraupena 175 minutu
Aurrekontua 155 milioi dolar
Banatzailea Constantin Film (Alemania)
Pathé (Frantzia)
Warner Bros. Pictures
Zuzendaria
Oliver Stone
Ekoizleak
Moritz Borman
Thomas Schühly
Jon Kilik
Iain Smith
Gidoilariak
Oliver Stone
Christopher Kyle
Laeta Kalogridis
Aktoreak
Colin Farrell
Angelina Jolie
Val Kilmer
Jared Leto
Rosario Dawson
Anthony Hopkins
Musikagileak
Vangelis
Argazkilariak
Rodrigo Prieto
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Alexander (euskaraz Alexandro) 2004ko Oliver Stone estatubatuar zinema zuzendariaren historia filma bat da. Alexandro Handia mazedoniar errege eta konkistatzaile ospetsuaren bizian oinarritua dago. Bertan, Colin Farrell, Angelina Jolie, Val Kilmer, Jared Leto, Rosario Dawson, Anthony Hopkins eta Christopher Plummer aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinaroa, Antzinako Grezia. Alexandro Handia (Colin Farrell), Mazedoniako erregea, bere erregealdia hogei urterekin hasi zuen. Grezia osoa bereganatu eta ondoren Persiar Inperio erraldoia konkistatzeari ekin zion, gero Indiara aurreratuz. Inoiz gudurik galdu ez zuen estratega bikaina izan zen, ameslaria, bere patuak eta balentriek Historian arrasto sakona laga zuten. 33 urte besterik ez zituela hil zen, historian aurretik inoiz parekorik izan ez zuen inperioa sortuz. Bere bizitzan eragin handiena izan zuten pertsonaiak honako hauek izan ziren: bere aita Filipo (Val Kilmer); Olimpia ama (Angelina Jolie); Aristoteles tutorea eta irakaslea (Christopher Plummer); Hefestion, adiskidemina (Jared Leto); Roxana, emakume handinahia (Rosario Dawson); eta azkenik, Ptolomeo (Anthony Hopkins), konfiantzazko lagun eta armakide leiala.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]