Saxonia-Weimar dukerria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saxonia-Weimar dukerriko armarria.
SajoniaWeimar.jpg

Saxonia-Weimar dukerria Alemaniako antzinako dukerri bat da, egungo Turingia estatu federalean kokatua eta Ernestoar Dukerrien barnean zegoena, Wettin leinu saxoiaren Ernestoar leinuko dukeek gobernatu baitzuten.

Saxonia-Weimar dukerria Turingiako landgraviatoaren barnean zegoen, eta Saxonia-Wittenberg dukerria eta beste lurralde txiki batzuekin batera ernestoar leinuko Saxoniako Hauteslegoa osatzen zuen Wettin leinuko bi adarren artean Leipzigeko Banaketa gertatu zenetik.

1547an Joan Federiko I.a Bihotz Zabala Esmalkaldako Ligaren buruzagietako bat zena, Karlos I.a Espainiakoa enperadoreak garaitu zuen Mühlbergeko guduan eta preso hartua izan zen. Wittenbergeko kapitulazioan, dukeak hauteslegoa eta bere lurraldeetako batzuk Albertoar leinuko Maurizio Saxonia-Meisseneko dukeari utzi behar izan zizkion, soilik Turingiako bere lurraldeak mantenduz. Biziarteko kartzela zigorra jarri zioten arren, enperadoreak 1552an askatu zuen eta Weimarreko gobernari bihurtu zen. 1554an hil ondoren, bere seme-alabak bihurtu ziren duke, horietatik nagusiena zen Joan Federiko II.a Saxonia-Gothakoak Gothatik gobernatu zuelarik, eta bigarrena zen Joan Gilen Saxonia-Weimarrekoak Weimarretik.

Joan Federiko 1566an hil ondoren dukerria berriz batu zen, baina honen semeek euren osabaren aurka borrokatu zuten euren eskubide dinastikoengatik.. 1572an akordio batera iritsi ziren, Erfurteko Banaketa deitua izan zena, non benetan lehen dukerriak sortu ziren, Saxonia-Koburgo dukerria seme nagusia zen Joan Kasimiro Saxonia-Koburgokoarentzat, Saxonia-Eisenach konderria bere anaia txikia Joan Ernesto II.a Saxonia-Eisenachekoarentzat eta Joan Gilen Saxonia-Weimarrekoa Saxonia-Weimarrekin geratu zen, Altenburg, Gotha eta Meiningen lurraldeak ere hartzen zituena. Bere oinordekoa izan zen Federiko Gilen I.a Saxonia-Altenburgekoak Saxonia-Altenburgeko duke titulua hartu zuen, lurraldeak bere aitak gobernatu zituen berberak izan ziren arren. 1602an hil ondoren, dukerriak beste banaketa bat jasan zuen, Altenburg bere semeek heredatu zuten eta gainontzekoa (Saxonia-Weimar) bere anaia Joan III.a Saxonia-Weimarrekoaren eskuetan geratu zen.

Beste banaketa bat gertatu zen Joan III.a hil ondoren honen seme ugarien artean. Hauetatik seik aldi berean izan zuten Saxonia-Weimarreko duke titulua, baina soilik bik biziraun zuten eta bi hauek bi leinu berri sortu zituzten, Ernesto I.a Saxonia-Gothakoa eta Gilen IV.a Saxonia-Weimarrekoa.

Dukerria seme nagusia zen Joan Ernesto II.a Saxonia-Weimarrekoak heredatu zuen eta txikientzat beste dukerri txiki batzuk sortu zituen: Saxonia-Marskulh dukerria eta Saxonia-Jena dukerria, laster jatorrizko dukerrirantz itzuliko zirenak. Joan Ernesto II.aren biloba zen Ernesto Augusto I.a Saxonia-Weimar-Eisenachekoak Weimar Eisenachekin batu eta hala Saxonia-Weimar-Eisenach dukerria sortu zuen, 1815ean Dukerri Handi izatera pasa zena.

Saxonia-Weimarreko dukeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

WeimarDet.jpg