Erfurt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Erfurt

 Turingia
Erfurt
Udaletxea eta hiriaren erdigunearen aireko ikuspegia.

Erfurteko armarria

Izen ofiziala Erfurt
Herrialdea
Estatua
 Alemania
 Turingia
Alkatea Andreas Bausewein (SPD)
Koordenatuak 50°59′0″N 11°2′″E / 50.98333°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea / 50.98333; Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragileaKoordenatuak: 50°59′0″N 11°2′″E / 50.98333°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea / 50.98333; Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea
Erfurt is located in Alemania
Erfurt
Eremua 269,17 km2
Posta kodea 99001-99198
Biztanleria 203.830 bizt
Dentsitatea 757,25 bizt/km²
Matrikula EF
http://www.erfurt.de/

Erfurt Alemaniako hiria da, Turingia estatuko hiriburua. 196.500 biztanle ditu. Garrantzi handiko industria eta merkataritza hiria. Aipatzekoak dira bertako katedraleko beirategiak (XIV. mendea). San Agustin komentuan Lutero bizi izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Erfurt aintzinatik populatua izan da. Paleolito eta Neolito garaiko aztarnak aurkitu izan dira. 480 urtearen inguruan Turingiarrak (antzinako germaniar leinua) bizi ziren bertan. hauek eman zioten izena ingurune guztiari, gerora Turingiako estatua izango zenari.

742. urtean San Bonifaziok Zakarias aita santuari Erphesfurt-en apezpikutegi bat sortzeko eskatu zion. Hau da hiriaren lehenengo aipamena. Gera ibaiaren bihurgune batean kokaturik egotean berehala merkatal herri garrantzitsua bihurtu zen eta Hansa Ligan sartu zen XV. mendean. Unibertsitatea ere sortu zen 1392an. Unibertsitateko ikasle famatuena Martin Luther izan zen.

Erfurt 1813an. Joseph Jacques Ramée-ren margoa

1802an Prusiaren esku gelditu zen baina Napoleondar Gerretan frantziarrek hartu zuten Erfurt. 1808ko urrian Erfurten lorturiko akordioaren arabera, Errusiako tsarrak lagunduko zion Napoleon Bonaparteri Austria gerran hasten bazen eta, ordainez, Errusiako inperioak Finlandia, Moldavia eta Valakia eskuratuko zituen.

Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izan zen baina kalte handirik ez zeukan 1945ean estatubatuarrek hiria berenganatu zutenean. Sovietar Batasunak kontrolaturiko Ekialdeko Alemanian sartuta gelditu zen, Turingia estatu osoarekin batera. 1970an Ekialdeko eta Mendebaldeko Alemanietako kantzilerrak ziren Willi Stoph eta Willy Brandt bertan elkartu ziren banaketaren ondoren lehenengo aldiz. 1990an Alemania bateratzean Turingiako hiriburu bihurtu zen.

2002an Erfurteko sarraskia gertatu zen. Ikasle ohi batek tiroz 17 pertsona hil zituen, 13 irakasle tartean.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

Krämerbrücke zubia
  • Erfurteko katedrala (Mariendom): Andre Mariaren ohorezko katedrala XIV mendean eraiki zen, VIII mendeko kapera zegoen tokian eraikia. Eliza gotikoa da.
  • Severikirche eliza: Katedralaren ondoan dagoen eliza hau 1280an eriki zen San Severoren hilobiaren inguruan.
  • Petersberg zitadela: Erfurteko gotorlekua da.
  • Krämerbrücke zubia: Gera ibaiaren gainean eraiki zen zubia 1325ean harriz berreraiki zuten. 8 metrotako zabalera eta 120 metrotako luzera dauka. Berezitasun nabarmenena gainean etxeak izatea da. Gaur egun Europako etxedu zubi luzeena da.
  • Agustindarren monastegia (Augustinerkloster): Martin Luther bertan bizi izan zen 1505 eta 1511 artean.

[aldatu] Hiritar ezagunak

[aldatu] Iruditegia

[aldatu] Hiri senidetuak

Erfurt ondorengo hiriekin senidetuta dago:

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Erfurt


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak