Scooby-Doo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Scooby-Doo
Skooby-Doo.jpg
Formatua Animazio telesaila
Iraupena 22 minutu gutxigora behera
Egilea William Hanna
Joseph Barbera
Protagonistak
Herria  Ameriketako Estatu Batuak
TB Katea
Emisioa 1969ko irailaren 13a
Egun
Atalak 329

Scooby-Doo Hanna-Barberak (gaur egun Cartoon Network Studios dena, bertsio askotan 1969an CBS telebista kateak estreinatu zuenetik egundaino ekoitzitako estatubatuar marrazki bizidun telesail baten inguruan oinarritutako frankizia bat da.

Saioaren formatua eta pertsonai taldea nabarmen aldatu dira urteetan zehar. Bertsiorik ezagunenetan Scooby-Doo izeneko daniar handi arrazako zakur hiztun bat eta Fred Jones, Daphne Blake, Vilma Dinkley eta Shaggy Rogers izeneko lau nerabe agertzen dira, munduan zehar Mistery Machine (Misterioaren Makina) izeneko furgoneta batean doazenak, zeinekin toki batetik bestera doazen mamu eta naturaz gaindiko beste indar batzuekin lotutako misterioak argituz. Atal bakoitzaren amaieran, naturaz gaindiko indarrek azalpen arrazional bat dute (orokorrean bere krimenak egiteko jendea izutzen eta aldentzen ari den gaizkile bat). Saioaren ondorengo denboraldietan naturaz gaindiko gaian aldaketak egon ziren, eta pertsonaia berriak ere agertu ziren, Scooby Dooren lehengusua den Scooby-Dum edo bere iloba den Scrappy-Doo horien artean.

Scooby-Doo lehen aldiz 1969tik 1976 arteko epean eman zen, honen amaieran ABC telebista katera eraman baitzen, zeinek 1986an saioa kendu zuen, honen ordez Scooby-Doo izeneko zakurkume bat izeneko spin-off bat aurkeztuz 1988 eta 1991 artean. Zer Berri, Scooby-Doo? izeneko telesail berri bat WB Televisionen eman zen 2002 eta 2005 artean, Shaggy eta Scooby-Doo detektibeak izeneko beste telesail bat 2006tik CW Networkek eman zuen arte, honen jarraian are berriagoa den Scooby-Doo! Mistey Incorporated eman zelarik, 2010eko uztailean estreinatu zena AEBetan Cartoon Network katean. Hau, saio berezi ugariren, telebistarako filmen, urtero ekoitzitako zuzenean bideorako film sail bat eta benetako aktoreekin eginiko film bat eman izana kontutan hartu gabe beste antzeko lan batzuen artean. Gaur egun, pertsonaiaren zenbait atal eta filmeen errepikapenak Cartoon Networkek AEBetan, Brasilen, Latinoamerikan eta beste herrialde batzuetan ematen ditu. Telesail klasikoen errepikapen gehienak Brasil eta Hispanoamerikan Tooncast kablezko telebista katearen bidez ikus daitezke.

Scooby-Dook zale kopuru handi eta esanguratsu bat mantendu du urteetan zehar, batez ere 1990eko hamarkadan goraka joan dena adin guztietako haurren, gazteen eta jatorrizko telesailarekin hazi ziren heldu nostalgikoen artean zuen ospearen ondorioz. Sarritan, telesailaren arrakasta, komedia, abentura eta beldurr generoen nahasketarena dela esaten da. 2002ko elkarrizketa batean David Kleeman haurrentzako telebistarako zuzendari exekutiboak honakoa esan zuen: "Orokorrean, Scooby-Doo ez da soilik haurren emozio eta tentsioak sustatzeko diseinatutako saio bat, baizik eta arduratu edo ameskaiztorik sorrarazi gabe dibertigarri egiteko haina barre ere sortzen dituela."

Bere lau hamarkada baino gehiagoko iraupenaren ondorioz, Scooby-Dook zenbait errekonozimendu jaso ditu, horien artean Emmy Sarietarako bi izendapen: lehena Daytime Sarietarako 1989an Scooby-Doo izeneko zakurkume bategatik, eta bigarrena 2003an Mindy Cohn emakumezko aktorearentzat "Antzezpen bikaina animatutako saio batean" mailan bere Vilmaren paperagatik Zer Berri, Scooby-Doo?n, Nickelodeon Kids Choice Awards sarietarako jarraikako bi izendapenez gain Scooby-Doo! Mistery Incorporated telesailarentzat "Animatutako saiorik hoberena"ren mailan.

Azken urteetan Scooby-Dook errekonozimenduak jaso ditu bere ospeagatik, marrazki bizidunetako pertsonaiei buruzko zenbait inkesten buruan jarriz. 2002ko abuztuak 3an TV Guide aldizkariko artikulu batek garai guztietako marrazki bizidunetako 50 pertsonaiarik hoberenen zerrenda aurkeztu zuen, zerrenda horretan Scooby-Doo 22. postuan sailkatua zegoelarik. Scooby-Dook 13. postua ere lortu zuen Animal Planeten telebistako 50 animaliarik handienen zerrendan. 2009ko urtarrilean IGN entretenimenduko webguneak Scooby-Doo bere "Marrazki bizidunetako 100 telesailik hoberenen" zerrendan 24. postuan jarri zuen.

2004 eta 2005 artean Scooby-Dook munduko Guiness errekorra mantendu zuen atal gehieneko marrazki biziduneko telesail bezala, halako batean beste estatubatuar telesail batzuk gainditu zuten arte.

Ekoizpenaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera eta garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968an, pertsonak enpresa zehatz batzuen abusu korporatibotik babestearen alde espezializatutako erakunde ugari (Action for Children´s Television bereziki), 1960ko hamarkadan marrazki bizidunetan erakutsitako indarkeriaren aurka protestatzen hasi ziren. Salaketa jasan zuten saio hauetako batzuk Hann-Barberaren akziozko marrazki bizidunak ziren, Herkuloideak kasu, horren ondorioz horietako asko 1969an kendu zirelarik protesta egin zuten taldeen presioagatik. Talde hauetako kideetako batzuk Hanna-Barbera eta beste estudio batzuetako aholkulari bezala lan egin zuten saio berriek haurrentzat egokiak ziren gaiak jorratzen zituztela ziurtatzeko.

1968an, Fred Silverman, CBS kateko haur programazioaz arduratzen zen exekutiboa, larunbat goizetako bere blokea indarberrituko zuen eta, aldi berean, protestari taldeek gogoko izango zuten sail baten bila zebilen. Emaitza The Archie Show izan zen, Bob Montanak sortutako izen bereko komikian oinarritua zegoena. Beste arrakasta bat saio bakoitzean aurkeztutako The Archiesen musika ekitaldiak izan ziren (horietako bat, Sugar, sugar izenekoa 1969an Billboardeko abestirik arrakastatsuena ere bihurtuz). Silverman arrakasta hau hedatzeko gogoz zegoen, eta, ondorioz, William Hanna eta Joseph Barbera ekoizleak kontratatu zituen nerabe rockeroen talde batean oinarritutako beste saio bat sortzeko, baina elementu gehigarri batekin: pertsonaiek misterioak argitzen zituzten. Silvermanek saioa I Love a Mistery (1940ko hamarkadako irrati saio ezagun bat) eta 1960ko hamarkadako The Many Loves of Dobie Gillis telebistako saio komikoaren arteko nahasketa bat bezala irudikatu zuen. Silvermanek elkarizketa batean dioenaren arabera, bere kontzeptua The Beatlesen marrazki bizidunei euren arrakasta eman zien generoen nahasketan oinarritzen zen, abentura eta komedia alegia, baina oraingoan misterioa eta beldurra gehituz. Uztarketa honek aurretik telebistan eta are gutxiago animazioaren munduan, sekula saiatu ere egin ez zen genero bakar bat sortu zuen.

Hanna eta Barbera saio berriaren sorreran Joe Ruby eta Ken Spears idazle gazteen laguntzarekin eta Iwao Takamoto pertsonaia diseinatzailearekin lanean hasi ziren. Saioaren jatorrizko kontzeptuak izen bezala Mysteries Five (Bost Misterio) zeraman, eta Geoff, Mike, Kelly, Linda eta "W. W"k (Lindaren anaia zena), Too Much izeneko euren zakurraz gain protagonizatzen zuten, nortzuk "The Mysteries Five" izeneko musika talde bat osatzen zuten eta kontzertuz kontzertu "Misterioaren Makina" izeneko euren furgonetan joaten ziren. Bost Misterioen taldea musika jotzen ari ez zenean, mamu, zombie eta beste naturaz gaindiko izaki batzuekin lotutako arazoak argitzen zituzten. Ruby eta Spears euren arabera, hasieran, telesaila, jarraipena zuten 15 minutuko iraupena zuten atalez osatua zegoen, non pertsonaien bizitzak, euren maitasun interesak, gurasoekin arazoak, jelosia, eskolako bizitza, etab... Too Much izeneko zakurrak betaurreko ilunak zeramatzan eta bongoak jotzen zituen musika taldean, baina garai hartan soilik pertsonaia komiko bat baino ez zen eta ez zuen gainontzeko pertsonaien hainako protagonismorik. Rubyk eta Spearsek ezin zuten Too Muchen arraza zein zen esan, balizko alternatiba bezala daniar handi bat eta artzai zaku bat zituztelarik. Barberarekin dilema hau kontsultatu ondoren, zakurra, azkenean, daniar handi bat bezala diseinatua izan zen, batez ere Marmaduke komiki tirako protagonistarekin harremana eragozteko, eta The Archiesekin, euren taldean artzai zakur bat zutenak. Erabaki hau hartuta, Rubyk eta Spearsek zakurraren izaera lantzen hasi ziren, arriskuaren aurrean bere beldurrak gainditzen zituen pertsonaia komiko eta izuerraz bat bezala eginez, Bob Hopek protagonizatutako film zaharretan oinarrituz. Bestalde, Takamotok estudioko emakume langile bati kontsultatu zion, nor, gainera, daniar handi arrazako zakurren hazle bat zen. Zakurraren ezaugarriak ikasi ostean (bizkar zuzena, hanka zuzenak, kokots txkia), Takamotok Too Much arauren batzuk hautsiz eta okertutako hankak, lepapea eta beste anormaltasun fisiko batzuk gehituz diseinatu zuen.