Sebastiane saria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estatua premio
Estatua premio

Sebastiane saria 2000. urteaz geroztik Donostiako Zinemaldian (irailean) urtero ematen den saria da. Homosexualen, bisexualen eta transexualen errealitatea eta balioak hoberen islatzen dituen filma edo dokumentala saritzeko asmoa du.

Lan irabazlea aukeratzeko, Donostiako Zinemaldia osatzen duten sail guztiak hartzen dira kontuan: Sail Ofiziala, Zabaltegi, Horizontes Latinos, Made in Spain, eta abar.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. urtean, Donostiako Zinemaldiaren barruan gay eta lesbiana zinemarentzako saria sortzeko erabakia hartu zen. Asmo hori Euskal Herriko Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Elkartea den Gehituren baitan jaio zen. Helburua zera zen: 1987. urtetik Berlinaleko Teddy sariarekin (ingelesez, Teddy Award) egiten zen bezala, sari honek ere eduki homosexualeko filmei zinema-areto eta hedabideetan garrantzi eta ohiartzun handiagoa izan zezaten laguntzea.

Sebastiane saria jaso zuen lehenengo filma Cesc Gayk zuzendutako Krámpack izan zen. Originaltasunez, umorez eta samurtasunez nerabe homosexual baten esnatze afektiboa erakusten zuen. Edizio hartan, hauek izan ziren epaimahaikideak: Luis G. Martin idazlea, Begoña del Teso kritikaria, Patricia García eta David Montero.

Sariari Sebastiane izena izen bera duen Derek Jarman britaniarrak zuzendutako filmaren ohoretan jarri zitzaion. Jarmanen lehenego filma zen, eta Sebastian erromatar soldaduaren barne-erretratua egin zuen. Sebastian kristau martiria izan zen; Erdi Aroan santu egin zuten eta, azkenik, azken mende honetan, ikono homoerotiko bihurtu da.

Done Sebastian, Donostiako patroia, hiriaren beraren sustraien ikur da eta, aldi berean, kultura homosexualarena ere bai.

Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saria, metalez egindako irudia da eta betidanik Done Sebastian martiria irudikatua izan duen silueta da: gezi batzuk gibelaldea zeharkatzen diotelarik, erdi biluzik dagoen gorputza. Silueta honen atzean, altzairuzko bi bloke daude, Zinemaldiaren egoitza diren Kursaleko kuboak irudikatzen dituztenak.

Sebastiane sariaren irabazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sebastiane Latino[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013 urtean, aurrerapauso bat eman zen, Sebastiane Latino Sariaren sorrerarekin. Sari honek LGBT gai bat jorratzen duen urteko latinoamerikako ekoizpenik onena aukeratzen du. Saritu hau ez da Zinemaldiko filmeen artetik atera, urte osoan zehar epaimahai espezializatu batek ikuskatutako filmeen artetik baizik.

Irabazleak:

  • 2013 Quebranto, Roberto Fiesco. (Mexiko)
  • 2014 Praia do Futuro Karim Aïnouz. (Brasil)
  • 2015 Mariposa, Marco Berger. (Argentina)[4]
  • 2016 Rara, Pepa San Martín. (Txile)
  • 2017 Una mujer fantástica, Sebastián Lelio. (Txile)[5]
  • 2018 Las herederas, Marcelo Martinessi. (Paraguai)[6]
  • 2019 Temblores, Jayro Bustamante. (Guatemala)[7]
  • 2020 Las mil y una, Clarisa Navas. (Argentina)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) San Sebastián premia "Contracorriente" por su temática gay. 2009 Irailare 25ª (Noiz kontsultatua: 2010).
  2. (Gaztelaniaz) "80 egunean", premio Sebastiane 2010 por "reflejar la realidad con naturalidad". 2010 Irailaren 25a (Noiz kontsultatua: 2010).
  3. EiTB. (2015/09/25). 'Freeheld' filmak irabazi du Sebastiane saria Zinemaldian. .
  4. «'Mariposa'-k irabazi du Sebastiane Latino saria» Berria 2015-07-22.
  5. «Txileko film bat, Una mujer fantástica, V. Sebastiane Latino sariaren irabazle» Premios Sebastiane 2017-07-18 (Noiz kontsultatua: 2017-09-30).
  6. Txantiloi:Es-EN «Las Herederas Sebastiane Latino 2018» Premios Sebastiane (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
  7. Txantiloi:Es-EN «Jairo Bustamante, Sebastiane Latino 2019» Premios Sebastiane (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]