Seloua Luste Boulbina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Seloua Luste Boulbina
Bizitza
JaiotzaFrantzia1957ko ekainaren 22a (66 urte)
Herrialdea Frantzia
 Aljeria
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne
Tesi zuzendariaLucien Sfez (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa
Enplegatzailea(k)Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua

Seloua Luste Boulbina (Frantzia, 1957ko ekainaren 22a) filosofo franko-aljeriarra da. Collège international de philosophie ikerketa eta prestakuntza erakundeko programa-zuzendaria izan zen 2010etik 2016 arte, eta ikasketa postkolonialetan aditua da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seloua Luste Boulbina Frantzian jaio zen 1957ko ekainaren 22an. Ama frantsesa du eta aita aljeriarra. Familia Aljerrera joan zen bizitzera, eta Luste Boulbina independentzia lortu berri zuen herrialde hartan hazi zen. Aljerian, aita FLNren abokatua izan zen.[1] Seloua Frantziara itzuli zen goi-mailako ikasketak egiteko. Filosofiako agregatua izan zen, eta 1990-2005 bitartean teoria politikoa irakatsi zuen Parisko Ikasketa Politikoen Institutuan. 2010etik 2016ra La décolonisation des savoirs programaren zuzendaria izan zen Collège international de philosophie erakundean.[oh 1][2][3] Paris-Diderot Unibertsitateko Aldaketa Sozial eta Politikoaren Laborategiko kide elkartua izan zen.[4]

Ikerketa- eta argitalpen-lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La symbolique politique des grands travaux du président Mitterrand (1998)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seloua Luste Boulbinak, 1998an, La symbolique politique des grands travaux du président Mitterrand izeneko zientzia politikoari buruzko doktorego-tesia defendatu zuen Paris-I unibertsitatean Lucien Sfezen zuzendaritzapean. «Parisko "obra handien" hirigintzak sinbolismo bikoitza du: unibertsaltasuna irudikatzea eta Frantziako errepublikaren handitasuna ilustratzea.»[5]

L'Afrique et ses fantômes. Écrire l'après (2015)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu honetan, Luste Boulbinak gogoeta egin zuen Afrikaren kolonialismoaren ondorengo bilakaeraz eta kolonizazioak utzitako aztarna material, intelektual eta psikologikoaz, bai herrialde kolonizatuetan bai herrialde kolonizatzaileetan.[oh 2][4]

Les miroirs vagabonds ou la décolonisation des savoirs (2018)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honetan, hauxe idatzi zuen: «Europaz kanpoko munduak hainbat kode —politiko, filosofiko, estetiko— maileguan hartu dituzten harrera-, imitazio- eta barneratze-unibertsoak bailiran ikusiak izan dira». Horrela, irakurleak gonbidatzen ditu Mendebaldea “jarraitu beharreko eredu bakartzat” ez hartzera. Afrikaren etorkizunari buruzko bere saiakeretan[6] ez du zalantzarik bere hausnarketak oso maite dituen adierazpen literarioari eta artistikoari buruzko oharrekin sostengatzeko.[7]

Liburuan, munduan zehar egin dituen erromesaldi profesionalen berri ematen du, berak, filosofian eta soziologian aditu ezaguna izanik, dekolonizazio[oh 3][7], feminismo eta abarren gaiak aztertzen baititu. Esan bezala, arteaz eta artean bilatzen duenaz hitz egiten du etengabe, azpimarratuz, batez ere, antzinako kolonizatu —emakume zein gizon— literaturgileen edo begiratzen edo entzuten den arte egileen "etxean sentitzea" (ètre-chez-soi) antzinako kolonizatzaileen etxera lekualdatu dela. Etxe horretan, antzinako kolonizatu alderraiak "ispilu-islak" baino ez dira, harrera egin dieten eta aditzen dituzten lekuetan eusten diotenak (sont tendus, là où ils sont attendus et "entendus") —Berlin, Paris, Aljer afrikar atzerriratuentzat, etab.—, haien iritzi-ildoa edozein dela ere.[8]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Luste Boulbina, Tocqueville, Sur l'Algérie, Flammarion, 2003, 380 or. (ISBN 978-2080711755), (Seloua Luste Boulbinaren edizio zientifikoa)
  • Luste Boulbina, Le Singe de Kafka et autres propos sur la colonie, Parangon, 2008, 167 or. (ISBN 978-2841901722)
  • Luste Boulbina, Le Singe de Kafka et autres propos sur la colonie (edizio berria, emendatua), Les Presses du réel, 2020, 224 or. (ISBN 978-2-37896-136-7)
  • Luste Boulbina, Les Arabes peuvent-ils parler?, Blackjack, 2011
  • Luste Boulbina, L'Afrique et ses fantômes: Écrire l'après, Éditions Présence Africaine, 2015, 140 or. (ISBN 978-2708708761)
  • Luste Boulbina (zuz.) et al., Dix penseurs africains par eux-mêmes, Chihab éditions, 2015, 152 or. (ISBN 978-9947391167)
  • Luste Boulbina, Les miroirs vagabonds ou la décolonisation des savoirs (art, littérature, philosophie), Les Presses du réel, 2018, 159 or. (ISBN 978-2378960254)
  • Luste Boulbina, Alger-Tokyo – Des émissaires de l'anticolonialisme en Asie, Les Presses du réel, 2022, 224 or. (ISBN 978-2-37896-367-5)

Oharrak eta erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Seloua Luste Boulbina» artikulutik itzulia izan da, 2023-04-13 data duen 203268945 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-04-13 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Luste Boulbina: «Proiektua elkarguneen elkargunean dago: literaturaren bidez ikertzea aurreikusten du, baita erreferentziazko tresnatzat hartzen diren testu teorikoen azterketaren bidez ere. Arrazionaltasunaren politikarekin konprometitzen den proiektu honetan filosofiara, literaturara eta humanitateetara jotzen da.» («Seloua Luste Boulbina», ciph.org, Collège international de philosophie)
  2. Kodjo-Grandvau: «Postinperiala eta poskoloniala bereizten ditu.»... « ...ukatutako subjektibotasunak itzultzea»...«...ikuspegi dekoloniala norberari buruzko lana bihurtzen da, eskakizun epistemikoa eta etikoa.» (Le Monde, 27/11/2018ko azaroaren 27ko artikulua: «Dix femmes qui pensent l'Afrique et le monde»)
  3. Kodjo-Grandvau: «badirudi gaur egun kontsigna dekolonialak postkolonialismoa ordezten duela, eta Afrikako errealitateei buruz hausnartu nahi duen orori gailentzen zaiola.» ... Hassane Kouyaté-ren ustez, «kulturak, Frantziatik inportatua, kolonizatuei emantzipatzeko aukera eman zien»... «Gure misio zibilizatzailea dekoloniala da.»... «Luste Boulbina ikertzaileak nolabaiteko mesfidantza adierazten du Latinoamerikako pentsamendu dekolonialarekiko; izan ere, "kontinente amerikarrean, Haitin izan ezik, independentziak europarrei egin die mesede, eta Afrikan, ordea, Hegoafrikan izan ezik, indigenei", azaldu dio Le Monderi. «Nahiz eta pentsamendu dekoloniala interesgarria izan, iraganak presente jarraitzen duela frogatu duen heinean, hau da, kolonialtasuna desagertu ez dela frogatu duen heinean, beharrezkoa da Afrikaren kasuan berriz ere ebaluatzea.» Era berean, bereizketa garrantzitsua egiten du «antzinako metropoliari dagokion postinperialaren eta antzinako koloniei dagokien poskolonialaren artean» (Le Monde, 2018ko urriaren 7ko artikulua: «Décoloniser les arts: "Les Blancs doivent apprendre à rononcer à leurs privilèges"»)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) Cessou, Sabine. (2017-09-15). «(PORTRAIT) Seloua Luste Boulbina, une philosophe à l’écoute des artistes» Radio France internationale (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  2. «Seloua LUSTE BOULBINA (Ancien(ne) Directeur de programme "La décolonisation des savoirs" du 01/07/2010 au 30/06/2016)» archive.wikiwix.com (Collège International de Philosophie) (Noiz kontsultatua: 2023-05-04).
  3. (Frantsesez) «Emmanuel Jaffelin accompagné de Seloua Luste Boulbina» France Inter (France Inter) 2014ko apirilaren 13a (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  4. a b (Frantsesez) Kodjo-Grandvaux, Séverine. (2018-11-27). «Dix femmes qui pensent l’Afrique et le monde» Le Monde.fr (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  5. (Frantsesez) «'La symbolique politique des grands travaux du president mitterrand' par Seloua Luste Boulbina» theses.fr 1998 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023/5/5) (Noiz kontsultatua: 2023-05-05)..
  6. (Frantsesez) Rivallain, Josette. (2018ko urriaren 7a). L'Afrique et ses fantômes. Écrire l'après. Académie des sciences d'outre-mer (Noiz kontsultatua: 2023-05-05)..
  7. a b (Frantsesez) Kodjo-Grandvaux, Séverine. (2018ko urriaren 7a). «Décoloniser les arts : "Les Blancs doivent apprendre à renoncer à leurs privilèges"» Le Monde (Noiz kontsultatua: 2023-05-05)..
  8. Luste Boulbina, Seloua. (2018). Les miroirs vagabonds ou La décolonisation des savoirs (arts, littérature, philosophie). , Kreolizazioari buruzko azken orrialdeak. or. ISBN 978-2-37896-025-4. PMC 1057892281. (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]