Septimio Severoren arkua

Koordenatuak: 41°53′34″N 12°29′05″E / 41.892758°N 12.484744°E / 41.892758; 12.484744
Wikipedia, Entziklopedia askea
Septimio Severoren arkua, Erromatar foroan.

Septimio Severoren arkua Kapitolio muinoaren oinean dagoen antzinako garaipen arku bat da, Erroman, Erromatar foroaren mutur batean.

203an eraiki zen, Septimio Severo enperadorea eta bere seme Karakala eta Getaren Partiarren aurkako garaipenak loriatzeko. Haitzurdinez eginiko eraikin bat da, arku nagusi bat du erdian, eta, honen alboan, beste bi txikiago daude. Fatxadak, modu aberatsean apainduta daude zutabe eta baxuerliebeekin. Fatxada bakoitzaren teilatupearen azpian, eskaintza luze bat dago grabatua. Jatorrian, hutsuneetan grabatutako hizkiek, gaur egun desagertuta dauden brontzezko hizkiak zituzten.

Antzina, arkua, enperadoreak eta bere bi semeek gidatutako brontzezko kuadriga batek koroatzen zuen. Eskailera batek, goiko plataformara igotzea ahalbidetzen du.

Garaipen arku honen arkitekturak, Konstantino I.a Handia inspiratuko zuen bere arku propioa eraikitzeko, Konstantinoren Arkua, azken hau, Parisko Carrouselgo Garaipen Arkuaren inspirazio iturri izan zen bezala.

Eskaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transkripzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imp(eratori) Caes(ari) Lucio Septimio M(arci) fil(io) Seuero Pio Pertinaci Aug(usto) patri patriae Parthico Arabico et | Parthico Adiabenico pontific(i) maximo tribunic(ia) potest(ate) XI imp(eratori) XI, co(n)s(uli) III proco(n)s(uli) et | imp(eratori) Caes(ari) M(arco) Aurelio L(ucii) fil(io) Antonino Aug(usto) Pio Felici tribunic(ia) potest(ate) VI co(n)s(uli) proco(n)s(uli) [ p(atri) p(atriae) | optimis fortissimisque principibus ] | ob rem publicam restitutam imperiumque populi Romani propagatum | insignibus uirtutibus eorum domi forisque S(enatus) P(opulus)Q(ue) R(omanus).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

41°53′34″N 12°29′05″E / 41.892758°N 12.484744°E / 41.892758; 12.484744