Geta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Geta

Geta, latinez Publius Septimius Geta, (189ko martxoaren 7 - 211ko abenduan) erromatar enperadorea izan zen Septimio Severo aitarekin eta Karakala anaiarekin batera, 209tik hil zen arte.

Septimio Severoren seme gazteena zen. Erroman jaio zen, aita Komodoren aginpeko probintzia gobernaria baino ez zela. Beti Karakalaren atzean zegoen Geta. Haien arteko hartu-emanak zailak ziren estreinako urtetatik beraietik.

Getaren handinahia asetzeko, Septimio Severok Zesar titulua eman zion Britaniako kanpainarako. Inperioko propagandak eginkizunak partekatzen zituen familia zoriontsua balitz bezala aurkeztu zuen. Karakala aitaren eskuineko eskua zen, ama aholkulari fidela, eta Geta burokraziaz arduratzen zena.

211an Yorken Septimio Severo hil zenean, Karakala eta Geta aldi bereko enperadoreak izendatu zituzten. Erromara itzulita, halere, Karakalak anaiaren hilketa agindu zuen. Are gehiago, damnatio memoriae ere onartu zuen. Lege horren bitartez, Getaren izena inskripzio guztietatik kentzekoa zen, existitu ez balitz bezala.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Geta Aldatu lotura Wikidatan