Sherpa
| Sherpa herria Sherpak |
|
|---|---|
| Sherpa sendi bat. | |
| Biztanleak guztira | 180.000 inguru |
| Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | Nepal, Tibet, Bhutan eta India |
| Hizkuntza | Sherpera |
| Erlijioa | Budismoa, hinduismoa, kristautasuna eta Bön |
Sherpa herria edo sherpak (tibeteraz ཤར་པ།, hots, "ekialdeko herria" edo "ekialdeko jendea", shar "ekialde" + pa "herria" edo "jendea") Nepaleko eskualden menditsuetan bizi den etnia bat da, hain zuzen ere, Himalaiako goi mendietan. Jatorriz sherpak Tibeteko ekialdean dagoen Kham eskualdean jatorria dute, 300-400. urte bitartean Nepalera emigratu zutelarik.
Usadioz sherperaz mintzatzen dira. 2001eko Nepaleko erroldaren arabera sherpa herria 154.622 lagunek osatzen dute, halere Nepaletik kanpora, batez ere Tibet eta Indiaren iparraldean ere sherpa komunitateak badaude. Hauetako %92.83-a budistak dira, %6.26-a hinduistak, %0.63-a kristauak eta %0.20-a Bön sinisdunak.
Eduki-taula |
Mendizaletasuna eta alpinismoa [aldatu]
Sherpak Himalaiako goi mendietan bizi direnez, garaiera handietara ederki egokituta daude, horregatik mendizaletasun nahiz alpinismoaren inguruko espedizioetan mendi gidari, zamaketari eta garraiolari izan ohi dira. Honen adibide narbarmenenak, Edmund Hillaryrekin batera Everest mendira igo zen Tenzing Norgay sherpa, edota Martin Zabaletarekin batera Everestera igo zen Pasang Temba.
Ohiturak [aldatu]
Sarritan eta ohitura legez sherpak jaio diren asteko egunaren izenaz deitu ohi dira:
- Astelehena: Dawa
- Asteartea: Mingma
- Asteazkena: Lhakpa
- Osteguna: Phurbu
- Ostirala: Pasang
- Larunbata: Pemba
- Igandea: Nima
Iruditegia [aldatu]
Sherpa ospetsuak [aldatu]
Ikus gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Katmanduko sherpa komunitatearen webgunea (Ingelesez)