Siger Brabantekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:28, 10 otsaila 2016
Dante eta Beatriz Paradisuan. Siger Brabantekoa eskuin-goialdean dago, gainjantzi gorria soinean duela.

Siger Brabantekoa (latinez: Sigerus edo Sigerius de Brabantia; Brabanteko dukerria, 1235 aldean - Orvieto, Toskana, 1281-1284 bitartean[1]) XIII. mendeko filosofoa izan zen.

Parisko Unibertsitateko irakaslea izan zen. Aristoteles eta Averroesen dotrinen jarraitzailea izan zen; mundua eta arima hilezkorrak direla zioen. Hilezkortasun ideia horren eta fedearen ideia kontrajarriak zirela eta, bi egia mota bereizi zituen, fedezkoa bata eta arrazoizkoa bestea. Tomas Akinokoak haren ideiak kritikatu zituen.

Erreferentziak

  1. Siger De Brabant Global.britannica.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Siger Brabantekoa
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.