Silvestre Revueltas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Silvestre Revueltas.

Silvestre Revueltas (Santiago Papasquiaro, Durango, Mexiko, 1899ko abenduaren 31 - Mexiko Hiria, Mexiko, 1940ko urriaren 5a) mexikar biolinista eta musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikon egin zituen ikasketak, eta geroago, Estatu Batuetan. 1929. urtean Mexikoko Orkestra Sinfonikoko zuzendari-laguntzaile izendatu zuten. Biolin eta ganberako musika irakasle izan zen Mexikoko Kontserbatorioan.

Revueltasen musika hunkigarria eta adierazkorra da, eta herri-musikaren mamia adierazten du. Lan aipagarriak dira: poema sinfonikoak, Esquinas (1930), Colorines (1932), Janitzeo (1933), Sensemayá (1938); balletak, El renacuajo pescador (1935) eta La coronela (1939); Federico García Lorcarengan oinarritutako Homenaje a García Lorca (1935) eta 7 canciones de García Lorca (1938); filmetarako musika, harizko tresnetarako kuartetoak eta kantuak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Silvestre Revueltas Aldatu lotura Wikidatan