Sofia Perovskaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sofia Perovskaia

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1853ko irailaren 13a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaSan Petersburgo1881eko apirilaren 15a (juliotar egutegia) (27 urte)
Hobiratze lekuaCemetery of the Victims of January 9 (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Familia
AitaLev Perovsky
AmaVarvara Veselovskaya
LeinuaHouse of Perovsky (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakemakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta iraultzailea

Sofia Lvovna Perovskaia (errusieraz: Софья Львовна Перовская; 1853ko irailaren 13agreg./irailaren 1ajul. - 1881eko apirilaren 15agreg./apirilaren 3ajul.) iraultzaile errusiarra izan zen eta Narodnaia Volia erakunde iraultzaile sozialistako kidea izan zen. Alexandro II.a Errusiakoaren hilketa arrakastatsua antolatu zuen, horregatik hil zuten urkamenduz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perovskaya San Petersburgon jaio zen, familia aristokratiko batean. Bere aita, Lev Perovsky, San Petersburgoko gobernadore militarra zen. Bere aitona, Nikolai, Tauridako gobernadorea zen. Perovskaya txikitan krimean bizi zen, eta nahiz eta ez zuen ikasteko aukera izan, bere kabuz irakurtzen hasi zen. Ondoren bere familia San Petesburgora joan zen, eta han Perovskaya, Alarchinsky emakumezko Ikastolan sartu zen. Han neska asko ezagutu zituen eta mugimendu erradikalaren interesa izan zuten. Hamasei urterekin zituenean etxetik alde egin zuen eta Tchaikovskyren zirkuluan sartu zen. . 1872etatik 1877etara, Samara, Tver eta Simbirsk probintzietan lan egin zuen. Garai horretan, irakasle eta mediku laguntzaile gisa diploma jaso zituen.

1879ko azaroaan Perovskayak Errusiako Alexander II.aren hilketa saiakera parte hartu zuen, azkenean 1891ean, hilketa lortu zuten. Bere lagunmina Andrei Zhelyabovekin eskondu zen. Andrei, Narodnaya Volia-ko batzorde exekutiboko kidea izan zen. Perovskaya 1881eko martxoaren 10ean atxilotu zuten. Eta Errusiako lehen emakumea heriotzara zigortua izan zen.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heriotzaren ondoren hiru hamarkadatan, Perovskaya, Kanno Sugako japoniar feministaren inspirazio bihurtu zen. Sugako Japoniako enperadorearen aurkako hilketa saiakera batean hil zen eta Zintzilik ere exekutatu zuten. 2018an New York Times egunkariak ezezagunaren iritzia argitaratu zuen [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Errusiar Inperioa
Artikulu hau Errusiar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.