Sol de Mañana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Geiser baten ikuspegia Sol de Mañana izeneko gunean.

Sol de Mañana (euskaraz: Goizeko eguzki) izenekoa, 2 kilometro karratu inguruko hedadura duen gune bat da. Boliviako Potosiko departamenduan dago, Aintzira gorriaren hegoaldean, Txalbiriko Gatz Lautadaranzko bidean, 4.850 metroko altueran.

Gune honen ezaugarria, aktibitate bolkaniko eta fumaroliko handia izatea da, hau da, sumendiak eta geiserrak. Toki honetan aurkitzen diren kraterretan, laba biziki irakiten ikus daiteke, gainera, fumarola edo geiserrek, 10 eta 50 metro arteko altuerara iristen diren ur eta lurrun nahasketazko zurrutadak botatzen dituzte, altuera hori, gasak jaurtiak diren presioaren ondorio delarik. Fenomeno hauek, Lurraren eraketa gogorarazten duen paisaia bat ikustea ahalbidetzen dute.

Koordenatuak: 22°26′06″S 67°45′28″W / 22.435014°S 67.75791°W / -22.435014; -67.75791

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sol de Mañana Aldatu lotura Wikidatan