Sorgin-orratz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sorgin-orratza
Calopteryx virgo
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Klasea: Insecta
(mailakatu gabea): Metapterygota
Goiordena: Odonatoptera
(mailakatu gabea): Holodonata
Ordena: Odonata
Azpiordena: Zygoptera
Selys, 1854

Sorgin-orratzak (Zygoptera azpiordena) Odonata ordenako intsektuak dira. Burruntzien antzekoak dira, baina, pausaturik daudenean, sorgin-orratz helduek atzerantz oblikuoki bertikalean biltzen dituzte hegoak. Burruntziek, berriz, ez dituzte biltzen eta parakera horizontalean jartzen dituzte. Horrez gainera, zigopteroek gorputz argalago eta delikatuagoa daukate, eta geldiroago egiten dute hegan[1].

Sorgin-orratzak mota askotako ur gezako habitatetan bizi eta ugaltzen diren intsektu haragijaleak dira. Arrautzak uretan erruten dituzte eta heldugabeak (ninfa deitutakoak) urtar harrapariak dira. Ninfek kanpoko zakatzen bitartez hartzen dute arnasa. Zenbait hilabete edo urteren buruan, metamorfosia gertatzen da. Ondoren, hainbat egun edo astez uretatik urrun hegan ibili ostean, ur-masa batera hurbilduko dira ugaltzera. Bai ninfak, bai helduak, harrapariak dira. Helduek intsektu hegalariak jaten dituzte, batez ere, eta baita kakalardoak eta beldarrak ere. Larbek uretako ornogabeez eta ornodun txikiez (arrainkume eta zapaburuez) elikatzen dira[2].

Sailkapena[aldatu]

ITISen (Integrated Taxonomic Information System) arabera zigopteroak 12 familiatan banatzen dira[3]:

Erreferentziak[aldatu]

  1. Kepa ALTONAGA: Lehen animalia hegalariak: Txitxiburduntzi eta sorginorratzak (I) Zientzia.net
  2. Kari KIRSCHBAUM (2004): Zygoptera (On-line), Animal Diversity Web. Accessed August 27, 2012
  3. Zygoptera Itis.gov
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Sorgin-orratz
Wikispecies-logo-en.png
Wikispezieetan orrialde bat dago honi buruz:
Sorgin-orratz
Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.