Sorkundearen komentua (Eibar)

Koordenatuak: 43°10′56″N 2°28′48″W / 43.1822774°N 2.479938°W / 43.1822774; -2.479938
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sorkundearen komentua (Eibar)
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEibar
Koordenatuak43°10′56″N 2°28′48″W / 43.1822774°N 2.479938°W / 43.1822774; -2.479938
Map
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001494

Sorkundearen Komentua Eibarren (Gipuzkoa) zegoen komentua da. 1977an gelditzen ziren egiturak eraitsi ziren eta bertan Armeria Eskolaren eraikin gehigarriak altxatu ziren 1977an.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isasi jauregian kokatzen da Sorkundearen Ordenaren sorrera Eibarren, 1593 urtean. Martín López de Isasi markesak eta bere emazte Domenja de Orbeak babestu zuten[1]. 1595ean komentua eraikitzea erabaki zuten eta horretarako Andrés de Aguinagari erosi zioten lurzorua. Miguel de Aramburuk diseinatu zuen eta Hemando de Loidi maisua hasi zen altxatzen, gero Miguel de Garaizabal eta Juan de Arostegik jarraitu zuten. 1630an Gregorio Fernández eskultore valladolidtarrak komentuko erretaulak egin zituen.

Espainiako Gerra Zibilean komentua oso kaltetua gelditu zen baina ordenak bertan jarraitu zuen bizitzen. 1955 urtean Ipurua Futbol Zelaiaren ondoan altxaturiko eraikin berri batera aldatu zen ordena. Hutsik geratu zen komentuan taller batzuk ezarri ziren.

1962an erortzean zeuden hainbat egitura eraitsi zituzten, aurrealdeko horma, klaustroko arkuak eta elizaren absideko horma bakarrik utziz eta aurrez esan bezala 1977an egitura hauek ere behera bota zituzten. Armeria Eskolaren eraikin gehigarri bihurtu zen orduan.

2009an komunitateak Eibar utzi eta Donostiara joatea erabaki zuen[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Convento de la Concepción. (Noiz kontsultatua: 2017-09-09).
  2. (Gaztelaniaz) «Los ciudadanos determinarán el uso del terreno del convento» diariovasco.com 20150619230950 (Noiz kontsultatua: 2017-09-09).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]