Gregorio Fernández

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gregorio Fernándezen erretratua.

Gregorio Fernández (Pontevedra, Galizia, 1576 inguruan - Valladolid, Espainia, 1636ko urtarrilaren 22a) espainiar eskultorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelako eskultura polikromoaren ordezkari behinen eta emankorrenetarikoa izan zen. Errealismoa irudien aurpegieran islatu zuen; estasia edo oinazea adierazten duten aurpegiak dira, oro har, eta bere garaiko Espainiako mistizismoaren ezaugarriak dituzte.

Gregorio Fernándezen obra erlijiozkoa izan zen erabat: irudi askeak, erretaulak eta, batez ere, Jesu Kristoren Pasioko atalak (Aste Santuko pausoak) egin zituen.

Obra gehienak Valladoliden dauden arren, bere lantegitik ateratako lanak Gaztela bietara eta Euskal Herrira ere iritsi ziren (Gasteizko San Migel elizako erretaula; Eibarkoa, 1936ko Gerran suntsitua eta abar). Eragin handia izan zuen Penintsula osoan.

Haren obretariko batzuk: San Miguel elizako erretaula eta "San Ignazio, "San frantzisko Xabier", "San Frantzisko Borjakoa" estatua askeak (Valladolid); "Jesu Kristoren Bataioa", "Santa Teresa", "San Bruno" (Valladolideko Museoa); "Jesu Kristo etzana" lanak (Madrilgo Encarnación komentua, Valladolideko Santa Ana komentua).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gregorio Fernández Aldatu lotura Wikidatan