Spirit

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Spirit Marten (irudikapena

Spirit (izen ofizala: MER-A) NASAren Marte aztertzeko ikerkuntza prozesuan parte hartzen duten bi robotetatik lehenengoa da eta 2004ean jaurtikitako zunda sistema bateko parte da. Ontziak Marte planetan lurra hartu zuen 2004ko urtarrilaren 4an, 4:35 TUC- etan eta lan egiten jarraitzen du. Bere bikiak Opportunityk lurra hartu zuen hiru aste geroxeago, 2004ko urtarrilaren 24an.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Spiritek 5 urte [1]daramatza Marten lan egiten. Robot hau lur orotako ibilgailua da eta gurdi itxi baten tamaina du. 2004ko urtarrilaren 4an Spirita Marteneko gainazalera heldu zen, zehazki Gusev kraterrera. Lurrartze puntuari izen hau jarri zioten "Columbia Memorial Station" [2] espazioan hil ziren Columbia anezkako astronauten omenean. Ibilbide honek 7 hilabete iraun zuen eta milaka kilometro egin zituen. Bi aste geroxeago planeta gorriaren beste aldera Spiriten bikia heldu zen Opportunity.

Hasieran Spirita prestatuta zegoen hiru hilabete bertan egoteko baina gaur egun bost urte daramatza bertan ikertzen eta Lurrera informazioa bidaltzen . Robot honek 4 urtetan 19,1 kilometro egin ditu Marteko gainazalean zehar eta 210000 argazki hartu ditu gutxi gorabehera.

Marteko lurra

Hain eraginkorrak direnez, Spirita eta bere bikia hauts-ekaitz eta arazo tekniko asko jasan egin dituzte arazorik gabe. NASAk 20 milioi ordaindu behar ditu urtero robot hauek mantentzeko [3]. Hauek oso garestiak direnez Spirit itzaliko dute ordu batzuetan eta Opportunity ren funtzioak mugatuko dira hau da,ez ditu informazioa egunero bidaliko aurrekontuen murrizketengatik.

MER proiektuak esan duen moduan, Spirita kokatuta dago ia bere hurrengo negua bertan igarotzeko[4]. Orain erronka baten aurrean dago, planeta gorrian bere hirugarren negua bizirik irautea. NASAk iragarri izan du gainditu izan duela robot hauen denbora bost urteetarako.Nahiz eta pieza batzuk zaharkituak egon suposatzen da 2009 urtera arte funtzionamenduan jarraituko dutela[5].

Columbia Memorial Station[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Spirita Gusev kraterretik gertu lurreratu zen gutxi gorabehera kraterretik 10 kilometrotara eta 14,5718º S-ko latitudea eta 175,4785º E-ko lonjitudearekin[6]. Panorama batek erakusten du arinki inklinaturik dagoen gainazal bat harri txikiz beteta, horizontean zelai batzuekin 27 metrotako distantziara[7]. MER taldeak lekuari "Columbia Memorial Station" izena jarri zion, Columbia Transbordadore Espazialean hildako zazpi astronauten omenez.

ColumbiaMemorial Station

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Misio funtsazkoena Spiritentzako 90 Eguzkitakoa zen. Misioa luzatu egin zen hainbat bider eta 2007ko ekainaren 12rate 1223 Eguzkiak pasatu zituen. Gertaeren eta aurkikuntzen kronologia osoa, asteroko berrikuntzekin, NASAren Txorro Propulsio Laborategiko web gunean[8] aurkitu daiteke.

Kolorea zuen lehenengo argazkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskumaldean kamara panoramikaren bidez ateratako Marteren txuri beltzean ez zen lehenengo irudia[9]. Beste planeta bateko gainazalean inoiz ateratako bereizmen altueneko irudia da. 12 milioi pixel daude irudi honetan, eta 4.000 bider 3.000 pixeleko hedadura dauka[10]. Marteko argazkia

Funtzio eta aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Robot honen funtzioa planeta gorriaren lurzorua aztertzea da ebidentzia geologikoak aurkitzeko,zehazten dituztenak ea existitu den edo existitzen den ura eta honekin batera ea Marten noizbait izaki bizidunak izan ote diren. Aurkikuntza bat izan zen robotaren gurpil batzuk erabileragatik apurtuta zeuden eta hori dela eta, ibiltzerakoan lurra irabiatzen zuen. Ikerlariak konturatu zirenean irekita utzi izan zuela itxura distiratsua zuen area bat ondorioztatu zuten Martitz bizitzeko leku egokia izan zela. Honetaz gain, gauza asko egin izan ditu adibidez lehenengoa izan da mendi estralurtar bat eskalatu izan duela, ''husband'' deitua. Martitzen egon den denboraldian Spirita aurkitu du harri batzuetan froga batzuk non ura aldatu izan duen mineral hauen konposizioa eta baita ere eremu batuetako lurzorua aldatu egin du ura..

Marten harri bat zulatzen den lehen aldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004ko otsailaren 6an robotare urradura erremintak 45.45 mm x 2.65 mm-ko sakonera zuen zulo bat zulatu zuen harri martetar batean. Zuloak Adirondack harriko material fresku bat kanporatu zuen. Irudi hau Spiriteko kamera panoramikoarekin aterata izan zen. Makien kamerak Honeybee Roboticsek emanak ziren[11].

Harri zulatua

Harriak urratzeko makina 5 mm-tako sakonerako zuloak zulatzera hendu daiteke, 720 g baina gutxiago pisatzen du eta Spiritaren beso robotikoan kotaturik dago. Gurpilak abiadura handian mugiarazten dituzten hiru motor ditu. Ordu pare bat eman ditzake zuloa egiten.

Humphreyen ur arrastoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004ko martxoaren 5ean ur arrastoak aurkitu ziren Humphreyen, NASAk esan zuen Spiritek Humphrey izeneko harri batean lehen ura egon zenaren arrastoak aurkitu zituela. Washingtoneko Unibertsitateko Ray Arvidson doktoreak prentsaren aurrean esan zuen:[12] "Lurrean harri hau aurkituko bagenu, esango genuke bere barneko sustantzia baten eraginez sortutako harri bolkaniko bat dela." Haatik, Opportunityk aurkitutako harriak magmak mineral kristalino batzuk sortzerakoan eratu zen. Interpretazio hau zuzena bada, litekeena da mineralak urarekin disolbatu zirela.

Ur arrastoak Marten

Hauts-ekaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martitzeko negua hasterakoan eta eguzki-panelak hautsez estaltzerakoan ez zuten usten Spiritaren bateriak birkargatzen.Honek informazioa transmititzeari utzi zion, horregatik NASAk hiltzat hartu zuen.Baina geroxeago konturatu ziren Spirita informazioa transmititzeaz gain aginduak hartzeko kapaza zela baita ere[13].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Spirit Aldatu lotura Wikidatan