Spratly uharteak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Spratly uharteen mapa

Spratly uharteak[1] 750 uharte, errezife, arroka eta atoloiz osatutako uhartedia da, Hegoaldeko Txinako Itsasoan. Uhartedia Filipinak, Malasia eta Vietnamen artean dago, eta bi hauetaz gain Brunei, Txina eta Taiwanek erreklamatzen dituzte. Guztira 4 kilometro koadro baino ez dituzte, bina 425.000 kilometro koadroko itsaso eremua dauk. Hegoaldeko Txinako Itsasoan guztira 3 uhartedi daude antzeko egoeran, 30.000 uharte baino gehiagorekin, eskualdeko gobernuak zailtzen duena. Uharteek eurek ez dute balio ekonomiko handiegirik, baina garrntzitsuak dira nazioarteko mugak ezartzerako garaian. Ez dago berezko populaziorik, baina hainbat herrialdek ezarri dituzte bertan eraikinak. Arrantza eta gas naturala dira interes ekonomiko nagusiak eurak bereganatzeko.

Uharte guztien artean 45etan militarrak bizi dira, bost herrialde ezberdinetakoak: Txina, Taiwan, Vietnam, Filipinak eta Malasia. Gainera Bruneik eskualde ekonomiko berezia aldarrikatu du hego-ekialdeko eremu batean, Louisa errezifean. Herrialde hauen artean tentsioa dago gatazka hau konpondu artean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Spratly uharteak Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 10°N 114°E / 10°N 114°E / 10; 114