Stephen Hales
Wikipedia(e)tik
Stephen Hales (Bekesbourne, Ingalaterra, 1677 - Teddington, Middlesex, Ingalaterra, 1761) britainiar kimikaria eta biologoa izan zen.
Biografia [aldatu]
Landareen fisiologia aztertzen hasi zen: Vegetable Staticks (1727, Landareen estatika). Zaldien odolaren presioa neurtu zuen lehen aldiz, eta, beste saiakera askoren artean, itsasoko urari gatza kentzen ahalegindu zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.