Svend I.a Danimarkakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Svend I.a Danimarkakoa

Svend I.a Danimarkakoa (ingelesez, Svend Otto Haraldsen; danieraz, Svend Tveskæg; norvegieraz, Svein Tjugeskjegg) (960 inguruan - 1014) Danimarkako, Ingalaterrako eta Norvegiako lurralde batzuen erregea izan zen. Ingelesek Forkbeard ("bizar zatitua" edo "bizar erdibitua") goitizena eman zioten, zeraman ezohiko bibotea zela medio.

Harald Blaatand Danimarkako eta Norvegiako errege bikingoaren eta bere lehen emazte Gunhilda-ren lau seme-alabetako zaharrena zen.

Aitaren ondorengo errege izan zen Danimarkako eta Norvegiako tronuetan; hura garaitu eta hil ondoren, 985ean hartu zuen erregetza, baina erresuma norvegiarrean izendapenezko gobernua baino ez zuen, de factoko agintaria Haakon Sigurdsson baitzen. Txanpona egin zuen lehen errege daniarra da; txanponaren inskripzioa hauxe zen: Zven Rex Dænor ("Svend, daniarren erregea"). Familia kristautasunera bihurtu zenean, Svendek Oton izena hartu zuen, germaniar enperadore Oton II.aren omenez.

995ean, Olaf I.ak tronua berreskuratu zuen, 1000. urtean, Svolder-eko Guduan garaitua eta hila gertatu zen arte. Orduan, Svend I.ak hartu zuen Norvegiaren parte baten kontrola.

Ingalaterraren aurkako espedizioetan parte hartu zuen —hiru alditan, hain zuzen ere—, eta 1013an herrialdea inbaditzeko erabakia hartu zuen.

Ingalaterrako errege izendatua izan zen, baina bost aste eskas iraun zuen haren erregealdiak, Londres inbaditzean jasotako zauri larrien ondorioz hil egin baitzen 1014ko otsailean. Gorpua Danimarkara eraman zuten, eta Roskildeko katedralean hilobiratu zuten.

Ezkontza eta ondorengoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

988an, Świętosława Poloniakoarekin (ezkondu eta gero Gunhilda izena hartzen du) ezkondu zen, eta sei seme-alaba izan zituzten. Harald II.a izan zen aitaren ondorengoa (1014-1018).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Svend I.a Danimarkakoa Aldatu lotura Wikidatan