Tō-ji

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tō-ji
Japan 2006 - Kyoto - Toji Pagoda.JPG
Udalerria Kyoto
Herrialdea  Japonia
Koordenatuak 34°58′50″N 135°44′52″E / 34.98056°N 135.74778°E / 34.98056; 135.74778Koordenatuak: 34°58′50″N 135°44′52″E / 34.98056°N 135.74778°E / 34.98056; 135.74778
Helbidea 1 Kujōchō, Minami-ku, Kyoto,
Tō-ji non dagoen adierazten duen Kyoto-ko/-go/-eko mapa
Tō-ji
www.toji.or.jp

Tō-ji (東寺?, eus. "ekialdeko tenplua") , Kyoton dagoen tenplu budista bat da, 1994ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ofizialki Kyō-ō-gokoku-ji (教王護国寺) izena du, "Nazioaren defentsaren tenplua", honek erakusten du Nazioa babestea zuela helburu tenpluak. Kioto hiriburu bihurtu eta bi urtetara eraiki zuten. Hasiera batean Sai-ji tenplua (mendebaldeko tenplua) lagun izan zuen eta Shingon-in tenpluarekin batera urte luzetan Kioton egon ziren hiru tenplu budistak izan ziren. Gaur egun Tō-ji baino ez da iritsi.

Tenplua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tō-ji tenpluaren pagodak 54'8m-tako altuera dauka eta Japoniako egurrezko egitura garaiena da. Gaur egungo pagoda Edo Aroan berreraikitakoa da. Eraikinen artean hainbat eskultura budista ikus daitezke.

Merkatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilero 21ean eta 25ean merkatu txikiak egiten dira eta lehenengo igandeetan antigualeko merkatua egiten da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tō-ji Aldatu lotura Wikidatan