Taddeo Zuccaro
Wikipedia(e)tik
Gurutziltzaketa, Mattei kapera, Santa Maria della Consolazione, Erroma (1556).
Taddeo Zuccaro, batzuetan Zuccari (Urbino, 1529 - Ancona, 1566), XVI. mendeko italiar margolaria izan zen.
Erromako manierismoa maila gorenera eraman zuen.
Biografia [aldatu]
Taddeok batez ere Erroman egin zituen lanak. Michelangelo eta Rafaelengan oinarritu zen, bere estiloa finkatzeko.
Farnese familiarentzat freskoak margotu zituen, Caprarolan. Harenak dira, halaber, Erromako San Marcello al Corso elizako freskoak, eta Vatikanoko Sala Regiakoak.
Taddeo hil ondoren, bere anaia Federicok hartu zuen haren lantegiaren ardura, eta hark hasitako lanak bukatu zituen: Vatikanoko Sala Regia, eta Caprarolako freskoak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.