Tanne Ost Operazioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tanne Ost Operazioa
(Laponiako Gerra)

Frontea Ekialdeko Frontea
Suursaari uhartea.
Borrokalariak
Flag of German Reich (1935–1945).svg
Alemania
Flag of Finland (bordered).svg
Finlandia
Flag of the Soviet Union.svg
SESB
Indarrak
2.700 gizon 1.612 gizon
Biktimak
155 hildako
1.231 bahitu
45 hildako
69 zauritu
7 bahitu

Tanne Ost Operazioa Alemaniak II. Mundu Gerran, eta bereziki Laponiako Gerraren barruan, Finlandiaren aurka eginiko operazioa izan zen. Suursaari uhartea ((suedieraz Hogland, errusieraz Gogland) bereziki garrantzitsua zen alemaniarrentzat, handik SESBek eta Finlandiak Finlandiako Golko guztia kontrolatzen zutelako.

Hasierako operazioan, Åland Uharteak (Tanne West) kontrolatzea zuten helburu, baina leku estrategikoaz aparte, bertan soldaduak zeudenez, alemaniarrak, Suursaari Uhartea erasotzea erabaki zuten.

1944ko irailaren 15ean, Tallinnen, 1400 soldadu alemaniar bildu ziren, finlandiarrei uhartetik joateko gomendatuz. Alemaniarrak uhartera iritsi zirenerako, finlandiarrak haiei itxaroten zeuden, eta hondartzara iritsi zirenerako tiro egiten hasi ziren. Alemaniarrak, uste baino defentsa zorrotzagoarekin aurkitu ziren, eta uharteeko erresistentziaz aparte, SESBek, itsasontzi alemaniarrak urperatzeari ekin zion. Honela, ukitu gabe irauten zuten itsasontziak alde egin zuten, irratizko konexiorik ez zutelakoan, eta 1231 soldadu alemaniar bahituak izan ziren bertan. Alemaniarren izugarrizko porrota izan zen, eta Europa osoan irrigarri gelditu ziren, bataila inozo honen ondorioz.

Bataila hau, Laponiako Gerraren lehenengoa izan zen, eta Alemaniak Finlandia iparraldetik erasotzeari ekin zion, bere soldaduak, orain aurkari zen herrialdetik, ihes egin zezaten.