Tertuliano
Wikipedia(e)tik
Tertuliano —latinezko izen osoaz Quintus Septimius Florens Tertullianus— (Kartago, ca. 155 - Kartago, 220) latinezko kristau apologista bat izan zen. Aldi berean, joera estoikoaren jarraitzaile izan zen eta pentsamendua estoikoa nabarmen baliatu zuen bere apologetika lanean [1]
Bizitza [aldatu]
Zenturioi pagano baten semea zen. Goi mailako heziketa jaso ondoren Erroman aritu zen abokatu moduan eta bertan arinkeriazko bizitza egin omen zuen. [[193] urte aldera kristau bihurtu eta Afrikara itzuli zen. Bere bizitzaren azken urteetan eliza utzi, montanismo mugimendu kristaura bildu eta beranduago, sekta zorrotz bat sortu zuen.[2]
Lanak [aldatu]
- Apologeticum
- Ad nationes
- De praescriptione haereticorum
- Adversus Marcionem
- Adversus Hermogenem
- De anima
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (Ingelesez) Marcia L. Colish. The Stoic Tradition from Antiquity to the Early Middle Ages, 9. orrialdea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Franco Volpi: Enciclopedia de obras de filosofía: Tertuliano, 2091. orrialdea.