Texas Rangers

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Texas Rangers polizia indarraren omenezko estatua Texaseko Kapitolioaren aurrealdean, Austin.

Texas Rangers, ofizialki Texas Ranger Division (euskaraz Texaseko Zaintzaileak edota Texaseko Zaintzaileen Dibisioa) Ameriketako Estatu Batuetako Texas estatuko polizia indar bat da. Polizia indar honen eskumena estatu horretara mugatzen da eta bere egoitza nagusia estatu hartako hiriburua den Austin hirian du.

Ofizialki 1835. urtean sortua izan zen. Stephen F. Austin kolono eta bide-erakusleak Texaseko Independentzia aurretik batzartu zituen eta bertako biztanleak apatxe eta komantxeen erasoetatik babesteko asmoz sortu zituen. 1823. urtean lehebiziko taldea izan zen Austingo Rangersak 10 kidetara besterik ez ziren ailegatzen. 1835. urtean jada ofizialku ezarrita zegoela, 100 gizonez osatutako 3 konpainiatan banaturik zegoen.

Euren berezko arma sei tirotako errebolberra zen, halere errifleak, lokarriak nahiz labanak ere erabili ohi zituzten, eta lasterrera aztarna jarraipenean, miaketan eta buruz-buruko borrokan trebatu ziren. Lasterrera gizon zaildu eta gogorren ospea bereganatu zuten.

Eurei buruzko garai hartako esaera batek honela zioen:

« Zaldiz mexikarren gisan ibili ohi ziren, Tennesseeko gizonen antzera tirokatzen zuten, eta deabrua berberarekin borrokatzeko gai ziren.  »

Gaur egun Mendebalde Urruneko filmeei eta baztez ere Chuck Norris aktoreak antzeztutako Walker, Texas Ranger telesailari esker gure artean aski ezagunak dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Texas Rangers Aldatu lotura Wikidatan