The Last King of Scotland

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Last King of Scotland
Datuak
Jatorrizko izenburua The Last King of Scotland
Izenburua euskaraz Eskoziako Azken Erregea
Urtea 2006
Estreinaldia 2006ko irailaren 27a
Generoa historia
Herrialdea  Erresuma Batua
AlemaniaAlemania
Iraupena 129 minutu
Aurrekontua 6 milioi dolar
Banatzailea Fox Searchlight Pictures
Zuzendaria
Kevin MacDonald
Ekoizleak
Charles Steel
Lisa Bryer
Andrea Calderwood
Gidoilariak
Peter Morgan
Jeremy Brock
Giles Foden idazlearen The Last King of Scotland eleberrian oinarritua
Aktoreak
Forest Whitaker
James McAvoy
Kerry Washington
Simon McBurney
Gillian Anderson
Musikagileak
Alex Heffes
Argazkilariak
Anthony Dod Mantle
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
swahili
Sariak
Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
(Forest Whitaker)
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

The Last King of Scotland (euskaraz Eskoziako Azken Erregea) 2006ko Kevin MacDonald eskoziar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Giles Foden idazlearen The Last King of Scotland eleberrian oinarritua dago. Bertan, Forest Whitaker, James McAvoy, Kerry Washington, Simon McBurney eta Gillian Anderson aktoreek antzeztu zuten.

Filma Idi Amin ugandar diktadore genozidaren bizitza kontatzen du, zeuzkan titulu ugariren artean bere burua Eskoziako Errege gisa aldarrikatu zuenez Ugandara hori frogatzera joan zen fikziozko eskoziar mediku baten ikuspuntutik ikusita.

Forest Whitaker aktoreak burututako antzezpearengatik Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1970. urtea, Nicholas Garrigan (James McAvoy) medikuntzan diplomatu berri den eskoziar mediku gaztea abentura egarriz Ugandara iritsi berri da. Bera iritsi eta gutxira sabanako ospitale batean lan egiten hasiko da, han estatu kolpe baten bidez herrialdeko boterera iritsi berri den Idi Amin Dadà (Forest Whitaker) agintaria ezagutuko du, bere mediku pertsonala izateko proposamena luzatzen diolarik.

Estatuburu berriaren karisma eta freskotasunak erakarrita eskoziar medikua berehala diktadorearen konfidantzazko pertsonan bilakatuko da («aholkulari leialena»), baina diktadoreak bere benetazko joera odoltsu eta hiltailea agertaraztean, medikuak harekiko zuen hasierako mirespena desagertuko egingo da, diktadorearen gobernupean milaka eta milaka pertsona torturatu eta erailak izango baidira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]