The Living Daylights

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:59, 23 urtarrila 2016

The Living Daylights (euskaraz Erabateko Tentsioa) 1987ko John Glen ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. Ian Fleming idazlearen "The Living Daylights" istorio laburrean oinarritua dago. Bertan, Timothy Dalton, Maryam d'Abo, Jeroen Krabbé, Art Malik, John Rhys-Davies eta Joe Don Baker aktoreek antzeztu zuten. Timothy Dalton aktoreak James Bond pertsonaia lehenbiziko aldiz anteztu zuen filma izan zen, 1985. urterarte antzeztu zuen Roger Moore aktorea ordezkatuz.

Argumentua

007 agente sekretuak (Timothy Dalton) Bratislavan misio berri bati aurre egin beharko dio: KGBko desertorea den Koskov jeneralak (Jeroen Krabbé) hura babes dezan espreski izendatu du. Sobietar Batasunetik ihes egin ostean, Londresen Koskov jenerala Bonden MI6 erakundearekin elkartu eta Puskin sobietar jeneralak (John Rhys-Davies) hainbat britainiar agente erail nahi dituela azalduko die. Bondek ez du Koskoven istorioa sinisten, batez ere KGBek Koskov atzematen duenean. Koskov non dagoen jakiteko asmoz, Bond Bratislavara itzuli eta jeneralaren neskalaguna den Kara Milovy (Maryam d'Abo) topatuko du, hari mendebaldera ihes egiten lagunduz. Ondoren Koskov jenerala Tanger hirian arma-trafikatzailea den Whitaker jeneralarekin (Joe Don Baker) batera dagoela jakingo du, hara abiatuz.

Aktoreak

Kanpo loturak