Kurt Cobain

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kurt cobain
Kurt cobain
Datu pertsonalak
Izen osoa Kurt Donald Cobain
Jaiotza data 1967ko otsailaren 20a
Aberdeen, Washington (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Heriotza data 1994ko apirilaren 5a
Seattle, Washington (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)

Kurt Donald Cobain (Aberdeen, Washington, AEB, 1967ko otsailaren 20a - Seattle, Washington, AEB, 1994ko apirilaren 5a) Nirvana grunge taldeko abeslaria, musikagilea eta gitarrajolea izan zen. Haren atsekaberako, taldearen arrakastarekin batera, Cobain nazioarteko musika-izar bilakatu zen. Izan ere, "Nahi nuen azkena ospetsu bihurtzea zela" esan zuen.

Kurt Cobainek eta Nirvanak 1990eko hamarkadako rocka eraberritzen lagundu zuten. "Smells Like Teen Spirit" kantaren agerraldiak (1991) 1980ko hamarkadako genero nagusietatik (glam metal, arena rock eta dance-pop) aldendu zuen rock musika. Hortik aurrera, alternative rocka eta grungea 1990eko hamarkadako estilo garrantzitsuenak bilakatu ziren.

1994ko apirilaren 8an hilda aurkitu zuten Seattleko bere etxean, buruan tiro bat emanez bere buruaz beste egin zuelarik. Hurrengo urteetan, bere buru-hilketaren arrazoien inguruko eztabaida piztu zen.


Tresna pertsonalak