Thomas Cochrane
Wikipedia(e)tik
Thomas Cochrane ingeles itsasgizona izan zen (Annsfield, 1775 - Kensington, 1860). Ingalaterrako almiranterik ospetsuenetakoa izan zen. Napoleonen aurkako guduetan parte hartu ondoren, Ameriketara jo zuen Txilerekin eta Perurekin batera Espainiaren aurka borrokatzeko. Gisa berean, Portugalen aurka altxatu zen brasildarrekin bat eginik. Itsas teknologiari buruzko zenbait ikerlan egin zuen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.