Tolosako gudua (721)

Koordenatuak: 43°36′N 1°27′E / 43.6°N 1.45°E / 43.6; 1.45
Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:27, 25 urtarrila 2016
Tolosako gudua
Data721eko ekainaren 9a
LekuaTolosa Okzitaniakoa
Koordenatuak43°36′N 1°27′E / 43.6°N 1.45°E / 43.6; 1.45
EmaitzaAkitaniarren garaipena
Gudulariak
Akitaniako dukerria Omeiatar Kaliferria
Buruzagiak
Oto I.a Handia Al-Samh ibn Malik al-Khawlani
Indarra
Ezezagun Ezezagun
Galerak
Ezezagun 4.000 hildako inguru

Tolosako gudua 721ean Oto I.a Handia Akitaniako Dukeak omeiatarrei Tolosa Okzitanian irabazitako gudua izan zen. Ipar Afrikatik denbora laburrean bisigodoen Iberiar penintsula osoa mendean hartu ondoren, omeiatarren tropek Pirinioak zeharkatu zituzten 716 aldera, eta Narbona azpiratu 719an. Narbona hiriburu hartuta, haien lurraldea iparraldera zabaltzea izan zen haien hurrengo asmoa. Horretarako, Akitania-Baskonian gailendu behar ziren bertako Oto I.a duke independentearen kontra.

Setioa eta hiriaren askapena

Omeiatarren tropa indartsuak hamar milaka soldaduk osatzen zuten. Batez ere soldadu arabiarrak biltzen zituen, baina tartean euskaldunak ere bazeuden. Hiriaren ateetara heltzean, orduko hainbat gerra tramankulurekin eraso zieten, baina Oto I gidari zutela, akitaniarrek eutsi egin zioten. Oto laguntza bila hiritik atera zen, baina omeiatarrek hiribildua setiatzea lortu zuen. Denbora luzearen ondoren, Oto Handia dukea indarberrituta itzuli zen akitaniarren eta frankoen tropak agindupean zituela, baita omeiatar musulmanak ezustean hartu ere. Ondorioz, Otoren tropek omeiatarrak inguratu eta txikitu egin zituzten. Akitaniar indarren artean baskoiak izatea oso litekeena da, akitaniar armadaren zutabeetako bat izan baitziren VIII. mende gehienean.

Ondorioak

Omeiatarren porrot lazgarri horretan, milaka edo beharbada hamar milaka soldadu musulman hil zituztela uste da. Al-Andalusko musulmanek dolu handiz gogoratu zuten Tolosako porrota beste 450 urtez, Poitiers edo Covadongako guduak ez bezala, garrantzi txikikotzat joak. Armada erasotzailearen buruzagi Al-Samh ibn Malik al-Khawlani hil egin zen handik gutxira eta soldaduak hegoaldera eta bereziki Narbonara barreiatu ziren, gero gobernadore bihurtuko zen Abdul Rahman al Ghafiqi ere tartean zela. Harrezkero, omeiatarren zabalkuntza iparraldera eten egin zen hamarkada batez, ekimen militarra galdu ez bazuten ere (Septimania bisigodoan ekialdera zabaltzen jarraitu zuten).


Historia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.