Akitaniako dukerria
Akitaniako dukerria Erdi Aroko erakunde feudal frantziarra zen, egun izen bereko eskualdean zegoena.
Akitaniako dukea jatorrizko Frantziako parea zen.
Historia[aldatu]
675ean Txilderiko II.a merovingiar erregea hil zenean sortu omen zen. Hala ere, zaila da bere egoera zehaztea 877 baino lehen bai dukerritzat bai konderritzat hartzen zelako. Ordutik Akitaniako erresuma bi dukerritan banatu zen: Gaskoniakoa eta Akitaniakoa (gero Guienakoa izango zena). Dukerri biek 1058an berriro elkartuko ziren, nahiz eta Guiena izena noizbehinka dukerria izendatzeko erabili.
1204an Leonor Akitaniakoa hil zenean, Henrike II.a Ingalaterrakoa bere senarrak dukerria jarauntsi zuen (Frantziako erregeak zuzenean zituen lurraldeak baino handiagoa zena). Honek garrantzi handia zuen Ehun Urteko Gerran.